Carrasonek Sopelako hezkuntza komunitatea zoriondu du urte hauetan egindako mobilizazioei esker udalerriko eskolak handituko dituztelako

Nahia Martinez Gondra 2024ko api. 26a, 11:50

Akordioa lortuta, orain arteko mobilizazio guztiak bertan behera gelditu dira. © IGE

Apirilaren 24an, eguenean, Sopelako hezkuntza-komunitateak adostutako proiektua babestu zuten azkenean Eusko Jaurlaritzako ordezkariek  Hala, Sopelako Haur Hezkuntza Loroñon egongo da, Lehen Hezkuntza Zipiriñen eta DBH eta batxilergoa Iberren, eraikina handitu ondoren. Sopelako alkatea den Guruzne Carrassonek bereziki azpimarratu du IGEek egindako lanaren garrantzia: "Hezkuntza komunitatea zoriondu behar dugu urte hauetan guztietan egin duten lanagatik. Neurri handi batean, bere mobilizazioei esker lortu dugu guzti hau".

Adostasun zabala egon dela nabarmendu du alkateak akordioa lortzeko bidean; Udalean eta hezkuntza-komunitatean, Sopela mailan inplikatuta dauden alderdietan, alderdi politikoetan, guraso-elkarteetan, baita zuzendaritzan eta ikastetxeetako langileetan ere. "Hala, adostasun hori Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailera ere zabal daiteke orain".

Carrassonek azpimarratu du "erabateko konfiantza" zutela hezkuntza-komunitateak aukeratutako proiektua Sopelarentzat aukerarik onena zela erabaki zutenean. Halaber, zoriondu eta eskerrak eman dizkie denbora luze honetan kalitatezko hezkuntza baten alde borrokan jarraitu duten lagun guztiei. Egindako bidea gogoratu du: "Proposamenak eta aurreko legegintzaldietan izandako eztabaida politiko sakona, 2019an hezkuntza-mahaia eratzea, adostasun zabalak etengabe bilatzea, 2021ean kontsulta publiko bat egitea Sopelarako proiekturik onena aukeratzeko, osoko bilkuretan mozioak aurkeztea, Hezkuntza Sailarekin negoziatzea, legebiltzarkideak ikastetxeetara bisitatzea, IGEen agerraldia Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean, bilerak Hezkuntza Sailarekin, familien mobilizazioak...".

Alkateak bereziki azpimarratu du IGEek egindako lanaren garrantzia: "Sopelako hezkuntza komunitatea zoriondu behar dugu urte hauetan guztietan egin duten lanagatik. Neurri handi batean, bere mobilizazioei esker lortu dugu guzti hau".

Hemendik aurrera, hurrengo urratsa Sopelako hezkuntza proiektua "errealitate bihurtzea" dela azaldu du. Hori dela eta, jakinarazi du Udaletik aldizkako harremanak izango dituztela Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailargaz, aurrerantzean egin beharreko urrats guztiak koordinatzeko.

Haur Hezkuntzako ikastetxe berria eraikitzeko Hezkuntza sailari lagatako Loroñoko lursaila. © SOPELAKO UDALA

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun