Atzo, apirilak 24, Jokin Bildarratz Hezkuntza Sailburuagaz eta bere taldeagaz bildu zen Sopelako hezkuntza-komunitatea. Hala, hainbat bilera eta azken hilabetetako mobilizazioen ondoren, konprometitu dira hezkuntza-komunitateak onartutako proiektua aurrera eramatera.
Iberre eta Zipiriñeko IGEk akordio hau lortzen lagundu eta parte hartu duten lagun guztiak zoriondu dituzte. Era berean, Jokin Bildarratzen taldeari eskerrak eman dizkiete Sopelako hezkuntza komunitatearen proposamenaren aurrean "hartutako konpromisoagatik, emandako arretagatik eta bere egiteagatik".