Batxilergoko ikastetxe berrirako belar-sastrakak kentzeko eta garbitzeko lanak hasi dira Sopelako Abaro lursailetan

Nahia Martinez Gondra 2024ko mai. 20a, 11:11

Abaroko lursaileko sastrakak kentzen ari dira. © SOPELAKO UDALA

Duela egun batzuk hasi ziren Sopelako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagatako Abaroko lursailen garbiketa lanak. Lursail horietan Batxilergoko ikastetxe berri bat kokatuko da, egungo Sopela BHItik gertu. Oraingo lanen helburua da eremua garbitzea eta lurzatiak mugatzen hastea. modu horretan, Iberreko zentroa handitzeko urrats garrantzitsua egiten hasi da Udala.

Joan den apirilaren 24an egindako bileran, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek Sopelako hezkuntza-komunitateak adostutako proiektua babestu zuten. Ekimen integral honetan sartzen dira Loroñon Haur Hezkuntzarako eraikin berri bat eraikitzea, Zipiriñen Lehen Hezkuntzagaz jarraitzea, Iberren Bigarren Hezkuntza egitea eta Batxilergoa Abaroko lurretan sartzea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun