Apirileko bileran, alde biak adostasun batzuetara iritsi ziren, hurrengo proiektu zehatzetan:
- Haur Hezkuntzako zentro berri bat sortzea egungo Loroñoko aparkalekuan, 2-5 urteko etapak hartuko dituena.
- Egungo Zipirine LHHIk Haur Hezkuntza eskaintzeari uztea, eta Lehen Hezkuntzako etapari eustea.
- Eraikin berri bat eraikitzea, batxilergoko ikasketak hartuko dituena. Eraikin hori Abaro inguruan egongo da, egungo Iberreko institutuko instalazioen ondoan.
Horretarako, Sopelako Udala Loroñoko Haur Hezkuntzako ikastetxe berria eta Iberreko Batxilergoa kokatuko diren lursailak lagatzeko prest agertu zen. Izan ere, Udalak lagapen hori egiteko tramite guztiak daborduko egin ditu legealdi honetan. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak kontratu-agiriak prestatzen hasiko zela adierazi zuen, adostutako azpiegitura berrien eraikuntza-proiektuak idazteko lizitazioa egiteko.
Guruzne Carrasson alkateak proiektu honen garrantzia nabarmendu du: “Sopelako hezkuntza zentro publikoek gaur egun dituzten espazio eta masifikazio arazo larriek, batxilergoa hartzen duen zentrorik ez edukitzeak, edo Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasle kopuruen igoerari toki berririk ez sortzeak ez dio mesederik egiten hezkuntzaren kalitateari”.