Sopelako Kuadrilla Egunean bildutako 1.000 euroak Palestinaren aldeko DBZ mugimenduari eman dizkiote

Nahia Martinez Gondra 2024ko aza. 11a, 13:24

Palestinari elkartasuna adierazteko baliatu zuten Sopelako gazteek kuadrillen egun berezia.

Maiatzean Palestinari elkartasuna emateko Sopelako Kuadrilla Eguna antolatu zuten, eta, bertan, 1.000 euro bildu zituzten. Hala, diru hori Boikota, Desinbertsioa eta Zigorrak (DBZ) mugimenduaren eskuetan utzi dute, palestinarrek gainerako gizarteen eskubide berberak dituztela defendatzen duen antolakundearen eskuetan.

Sopelako Kuadrillak taldeak adierazi duenez, ezin dute Palestinak bizitako egoera normalizatu. "Horretarako ezinbestekoak dira BDZ bezalako kolektiboak, beren lanari esker Palestinak bizi duen egoera ezagutzeko eta salatzeko aukera baitaukagu".
Egun, sindikatuen, elkarte akademikoen eta mundu osoko elkarteen laguntza jasotzen du DBZk. Abian jarri eta ia 20 urtera, eragin handia izaten ari du mugimenduak. Hala, zalantzan jartzen ari da Israelgo apartheidaren eta kolonialismoaren nazioarteko laguntza.
 
 
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun