Sopelako frontoia biziberritzeko helburua den txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute gaur. Palistak profesionalak nahiz promesak ari dira horretan lehiatzen ikusleei maila handiko ikuskizuna eskaintzeko prest.
Gaurko lehen partiduan Gaubeka eta Gordon ariko dira Sarria eta Ibai Perezen aurka. Maila handiko bikote biek joko ikusgarria bermatuko dute, eta norgehiagoka estua espero da. Bigarren partidan, aldiz, Garate eta Imanol neurtuko dira Madariaga eta Ceniren aurka. Esperientzia eta gaztetasuna bateratuko ditu jardunaldiko bigarren partida honek.
Herrietako-ek Youtube kanalak zuzenean eskainiko ditu gaurko eta irailaren amaierara arte iraungo duen txapelketako partidak.