Udako jaiak 2026

Festaren txupinak laster piztuko ditu Sopelako San Pedro jaiak!

Ander Zarraga 2026ko ekainaren 15a

Aurten, Sopelako Kuadrillak eta Azkena eta Etxera kuadrillakoak izango dira pregoilariak eta txupineroak, hurrenez hurren.

Urte osoa itxoiten egon ostean, egun gutxi batzuk besterik ez dira falta festa-giroak Sopelako kaleak hartu ditzaten. Aurten, jai-batzordeak inor axolagabe utziko ez duen egitaraua prestatu du, publiko eta gustu guztientzako jarduerakaz; hemen dituzu hitzordu guztiak. Galduko duzu?

Egitaraua:

San Pedro jaiak

Ekainak 20, zapatua

  • 10:00 XXI. Kepa Deuna Baserria KMO Txapelketaren finalak, udal-pilotalekuan. Kurene Pilota Elkarteak antolatuta.

Ekainak 23, martitzena — San Juan bezpera

  • 18:30 Umeentzako tailerrak, Jauregizar plazan. Gertu Sopelak antolatuta.
  • 21:00 Txokolatada doan, Jauregizar plazan. Gertu Sopelak antolatuta.
  • 21:45 Ardentia kale-ikuskizun ibiltaria, San Pedro elizatik abiatuta.
  • 22:30 San Juan sua piztea, udaletxeko berdegunean.

Ekainak 25, eguena

  • 18:30 Kartel-lehiaketaren sari-banaketa, udaletxeko berdegunean.
  • 19:00 Kuadrillen jaitsiera, Eleizalde kaleko kioskotik udaletxeko plazaraino. Ondoren, kuadrillen erakustaldia.
  • 20:30 Pregoia, Sopelako Kuadrillak elkartearen eskutik. Txupina Azkena eta Etxera kuadrillek botako dute. Ondoren, kalejira Joselontxos txarangarekin, txosnetaraino.
  • 21:15 Txosnen irekiera.
  • 21:30 Umeentzako diskofesta, udaletxeko plazan.
  • 22:30 Zumba parte-hartzailea, Boloma taldearen eskutik. Ondoren, Trikidantz taldearen erromeria, txosnagunean.
  • 23:30 Meskalina taldearen omenaldi-kontzertua, Radio Futura, Héroes del Silencio, Maná, Los Rodríguez eta Jarabe de Paloren musikagaz, udaletxeko plazan.

Ekainak 26, barikua — Egun Morea

  • 11:00-14:00 Txu-txu trena, Lubeko dendaren ondoko autobus-geltokitik.
  • 11:00-14:00 Umeentzako jolas-parkea, Zipiriñe eskolan, 0 eta 12 urte bitartekoentzat.
  • 11:00-14:00 Umeentzako tailerrak, Zipiriñe eskolan, 4 eta 12 urte bitartekoentzat.
  • 12:00 Navarra y México en el corazón ikuskizuna, mariatxi, jota eta boleroen fusioarekin, Jauregizar plazan.
  • 13:00 Bitsaren jaia, Zipiriñe eskolan.
  • 14:30 Kuadrillen arteko tortilla- eta sangria-lehiaketa, txosnagunean. Izen-ematea bertan egingo da, eta platerak 16:00etan aurkeztuko dira.
  • 14:30 Sopelan erroldatutako 75 urtetik gorakoentzako omenaldi-bazkaria, Jubilatuen Etxean. Ondoren, dantzaldia Kuttux txarangarekin. Aurretik izena eman beharko da.
  • 17:00-20:00 Txu-txu trena, Lubeko dendaren ondoko autobus-geltokitik.
  • 17:00-20:00 Umeentzako jolas-parkea, Zipiriñe eskolan.
  • 17:00-20:00 Umeentzako tailerrak, Zipiriñe eskolan.
  • 17:30 Alonso, ezinezko mandatuen mezularia, eta galdutako gutuna euskarazko umeentzako kale-antzerkia, Artaza parkean. Hortzmuga konpainiaren eskutik.
  • 18:00 Kuadrillen arteko ur-jolasak, Iurrieta parkean.
  • 19:00 Paleta-pilota herrikoiaren finalak, Iurrieta parkeko Balean. Ondoren, poteo musikatua parketik abiatuta. Euria eginez gero, finalak igandean jokatuko dira udal-pilotalekuan, 19:30ean.
  • 20:00 Tai txi erakustaldia, Artaza parkean, Sopelako Tai Txi Taldearen eskutik.
  • 21:00 Pilota-partida profesionalak, udal-pilotalekuan: Agirre-Rekalde, lau eta erdian; eta Egiguren V-Bikuña / Zubizarreta III-Lizeaga, binaka.
  • 22:00 Zezen-suzkoen entzierroa, txosnagunetik abiatuta.
  • 22:30 Sua taldearen kontzertua eta Hija del Nopal-en saioa, txosnagunean.
  • 22:30 Albina eta Divina drag showa. Ondoren, Cherry and The Ladies taldearen kontzertua, udaletxeko plazan.
  • 00:00-03:00 Puntu Morea zerbitzua, Eleizalde kaleko kioskoan.

Ekainak 27, zapatua — Baserritar eta Arrantzale Eguna

  • 10:00-21:00 Margolanen erakusketa, Sopelako Zirrimarra elkartearen eskutik, udaletxearen inguruan.
  • 11:00-14:00 Txu-txu trena, Lubeko dendaren ondoko autobus-geltokitik.
  • 11:00-14:00 Umeentzako jolas-parkea, Zipiriñe eskolan.
  • 11:00-14:00 Umeentzako tailerrak, Zipiriñe eskolan.
  • 11:30 Kalejira, Sopelako Panderojoleak taldearen eskutik.
  • 14:30 Herri-bazkaria, Jauregizar plazan. Ondoren, Eingo taldearen emanaldia. Txartelak ekainaren 21era arte egongo dira salgai; helduentzat 15 euro eta umeentzat 8 euro. Euria eginez gero, bazkaria Urko kiroldegian egingo da.
  • 17:00-20:00 Txu-txu trena, Lubeko dendaren ondoko autobus-geltokitik.
  • 17:00-20:00 Umeentzako jolas-parkea, Zipiriñe eskolan.
  • 17:00 Umeentzako 3x3 saskibaloi-txapelketa, Zipiriñe eskolan, Ugesaski taldearen eskutik.
  • 18:00 Kuadrillen arteko jolasak, Artaza parkean.
  • 18:30 Dantza-plaza, Eingo taldearekin, Jauregizar plazan.
  • 20:00 Sakatu elektrotxaranga, Laiak tabernatik abiatuta.
  • 20:00 Sopelako Eskualdeko Paleta Txapelketaren 69. edizioko finalak, udal-pilotalekuan.
  • 22:30 Moskova Muxurrak eta Mambo Express taldeen kontzertuak, txosnagunean.
  • 22:30 Txarly Usher eta Janus Lester taldeen kontzertuak, udaletxeko plazan.
  • 00:00-03:00 Puntu Morea zerbitzua, Eleizalde kaleko kioskoan.

Ekainak 28, domeka

  • 08:30etik aurrera Sopelako Jaien IX. Argazki Rallya, UK Foto elkartearen eskutik. Izen-ematea 08:30etik 10:00etara egingo da udaletxean, eta lanak 13:00etatik 14:00etara aurkeztuko dira.
  • 09:00-14:00 Arku-tiroko XXVIII. San Pedro Saria, San Andresko landetan, D’Arco Klubak antolatuta.
  • 09:30-18:30 Blood Bowl txapelketa, Gernika parkean.
  • 10:00-21:00 Margolanen erakusketa, Sopelako Zirrimarra elkartearen eskutik, udaletxearen inguruan.
  • 11:00-15:00 Artisautza-azoka, Bentatxu kalean.
  • 11:00etatik aurrera Sopelako VI. Xake Jaialdia, Jauregizar plazan, Izurde Beltzak elkartearen eskutik.
  • 11:00etatik aurrera Haragi-paellaren IX. Txapelketa, udaletxeko plazan. Izen-ematea 11:00etatik 12:00etara eta kazolen aurkezpena 13:30etik 14:00etara.
  • 11:00-14:00 Txu-txu trena, Lubeko dendaren ondoko autobus-geltokitik.
  • 11:00-14:00 Umeentzako jolas-parkea, Zipiriñe eskolan.
  • 11:00-14:00 Umeentzako tailerrak, Zipiriñe eskolan.
  • 12:30 Kalejira, Sopela Kantari taldearen eskutik.
  • 13:00 Kontzertu korala, Lagun Artea Abesbatzarekin eta Urdulizko Beti Lagunak Abesbatzarekin, udaletxeko plazan.
  • 13:00 Bitsaren jaia, Zipiriñe eskolan.
  • 17:00-20:00 Txu-txu trena, Lubeko dendaren ondoko autobus-geltokitik.
  • 17:00-20:00 Umeentzako jolas-parkea, Zipiriñe eskolan.
  • 17:00-20:00 Umeentzako tailerrak, Zipiriñe eskolan.
  • 18:00 Sopelako VIII. Irrintzi Txapelketa, udaletxeko plazan. Izen-ematea 17:00etatik 18:00etara. Ondoren, erromeria Ander Blasco eta bere taldearekin.
  • 20:00 Claudette testurik gabeko kale-antzerkia, Artaza parkean, Cía. Maleta Company eta Cía. Balancetoi konpainien eskutik.
  • 20:30 Debaladas bolero eta baladen musika-ikuskizuna, Jauregizar plazan.
  • 22:00 Zezen-suzkoa, txosnagunetik abiatuta.
  • 22:15 Zinema Paradise ikuskizuna, zinemako soinu-banden inguruko musika-bidaia, udaletxeko plazan.
  • 22:30 La Txama taldearen kontzertua, txosnagunean.

Ekainak 29, astelehena — San Pedro Eguna

  • 10:30 Kalejira, udaletxetik San Pedro elizara, Barinatxe Txistu Taldearekin, Txantreako erraldoiekin eta Sopelako Panderojoleekin.
  • 11:00-14:00 Txu-txu trena, Lubeko dendaren ondoko autobus-geltokitik.
  • 11:00-14:00 Umeentzako jolas-parkea, Zipiriñe eskolan.
  • 11:00-14:00 Umeentzako tailerrak, Zipiriñe eskolan.
  • 11:00 Meza nagusia, San Pedro elizan.
  • 12:00 Kalejira, elizatik udaletxera, Barinatxe Txistu Taldearekin, Txantreako erraldoiekin eta Sopelako Panderojoleekin.
  • 12:15 Eguzkilore taldearen agurra. Ondoren, dantza-emanaldia, Txantreako erraldoiekin, Eguzkilore taldearekin eta Sopelako Meñakoz dantza-taldearekin, udaletxeko plazan.
  • 13:00 Txorizo-jana, udaletxeko plazan.
  • 13:00 Bertso-jira, udaletxeko plazatik abiatuta. Ondoren, bertso-saio ibiltaria udaletxearen inguruan.
  • 17:00-20:00 Txu-txu trena, Lubeko dendaren ondoko autobus-geltokitik.
  • 17:00-20:00 Umeentzako jolas-parkea, Zipiriñe eskolan.
  • 17:00-20:00 Umeentzako tailerrak, Zipiriñe eskolan.
  • 18:00 Gota testurik gabeko kale-antzerkia, Artaza parkean, Cía. Txema Muñozen eskutik.
  • 18:00 Makilaren igoera, musikaz girotutako kalejira txosnetaraino.
  • 18:30 Karate-erakustaldia, udal-pilotalekuan, Gimnasio Indarbideren eskutik.
  • 19:00 Kuadrillen arteko bertso-saio irekia, txosnagunean. Kuadrilla bakoitzak jaiak agurtzeko bertso bat sortuko du, estilo librean.
  • 20:00 Kuadrillen arteko txapelketaren sari-banaketa, txosnagunean. Ondoren, Nonbait taldearen erromeria.
  • 20:00 Saiheskia eta sagardoa, 3 euroan, udaletxeko plazan.
  • 21:30 Xabi Aburruzaga eta Meñakoz Dantza Taldearen emanaldia, udaletxeko plazan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun