Osasun sailburuak gaineratu duenez, "erietxe berriak 425 lanpostu berri sortuko ditu, kategoria denetan; zein enpresak sortu du horrenbeste lanpostu Euskadin, azken urteetan?".
Uztailaren 1ean inauguratu zen ofizialki Urdulizko ospitale berria, Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria, Jon Darpon Osasun sailburua, Osakidetzako zuzendari nagusia eta zenbait legebiltzarkide bertan zirela. LAB, ELA, SATSE, ESK, CCOO eta UGT sindikatuek, "ospitalea %100ean publikoa" izan behar duela aldarrikatu zuten. "Zerbitzu denak Osakidetzako langileek eman behar dituztela diogu; besteak beste, sukaldea, garbiketa eta mantenua", gaineratu zutenez.