Udako jaiak 2017

Aste biko egitarau oparoa eskainiko dute Urdulizko festek

Iker Rincon Moreno 2017ko ira. 2a, 13:00

Irailaren 11n egingo dute goitibehera-jaitsiera. CC-BY-NC-SA NAPHARROA

Irailean behingoz helduko da jaiez gosetutako urduliztarren txanda; hala, hilaren 4an andramarien ospakizunak abiaraziko dituzte, areto-futbol txapelketagaz; edozelan ere, txupinazoa irailaren 7an botako dute, eguenean, udaletxeko balkoitik; ordutik aurrera, udalerria jai-giroan murgilduko da.

Jaietako egitaraua

Irailak 4, astelehena

  • 21:00 Antsonekoa Areto-futbolaren XV. Txapelketaren finalerdia, Iparralde kiroldegian; doan.

Irailak 6, eguaztena

  • 21:00 Antsonekoa Areto-futbolaren XV. Txapelketaren finalerdia, Iparralde kiroldegian; doan.

Irailak 7, eguena

  • 19:00 Txupinazoa botako dute, eta pregoia irakurriko du Auspokale taldeak, udaletxeko balkoian.  
  • 19:30 Kakarraldoaren jaitsiera, eta kuadrillen eta herritarren desfilea Landaraino, Auspokale taldeko trikitilariek eta buruhandiek lagunduta. Baserritarrez janztera deitu dute.
  • 20:00 Herriko zenduen aldeko meza.
  • 20:30 Txistor-potea txosnetan. Ondoren, jolasak.

Irailak 8, barikua, Andra Mari eguna

  • 11:00 Meza nagusia.
  • 11:45 Ohorezko aurreskua, elizaren aurrean.
  • 12:00 Herri-kirolak, Landan.
  • 16:00  Andra Mari Txirrindularitzaren 30. Sari Nagusia, 23 urtez azpikoen mailakoa.
  • 16:00 Urdulizko IV. Sangria Lehiaketa, Auskopolek alaituta, tabernaz taberna. Urdulizko Merkatarien Elkarteak antolatuta.
  • 16:00 Urdulizko IV. Sangria Txapelketa, herriko tabernen artean; Urdulizko Merkatarien elkarteak antolatuta.
  • 19:00 Andra Mari Txirrindularitza Lasterketaren sari-banaketa, Landan.
  • 19:30 Ezusteko ekimena, gonbidatutako parte-hartzaileentzat, Landan.
  • 20:00 Antsonekoa Areto-futbolaren XV. Txapelketaren finalak jokatuko dituzte, Iparralde kiroldegian. Sarrera, doan.
  • 21:00 Iñaki Basaberen emanaldia, Landan.
  • 22:30 Su artifizialak, Landan.
  • 23:00 Kontzertuak: Lucky Seven eta Urrats taldeenak, Landan.

Irailak 9, zapatua

  • 10:00 Txistularien kalejira.
  • 11:00 Txu-txu trena, eta umeentzako parkea (puzgarriak eta ludoteka), Antsonekoa plazan.
  • 13:00 Bits-jaia.
  • 16:00-16:30 Umeentzako mozorro-lehiaketan izen-ematea, Agirre Lehendakari plazan; euria izanez gero, Iparralde kiroldegian egingo dute.
  • 17:00 Mozorro-lehiaketa, Agirre Lehendakari plazako frontoian. Amaitzean, sari-banaketa izango da, Ismael Pereira "El Conquistador del fin del mundo" telesaioaren parte-hartzaileagaz. Aurretik, probarako inskripzioa bete beharra dago.
  • 19:00 Urduliz Eskubaloi Taldea klubaren aurkezpena, Iparralde kiroldegian.
  • 23:00 Mozorro Gaua
  • 23:00 Kontzertuak: Huicidas eta Moonshakers taldeenak, Landan.
  • 24:00 Erromeria: Gora Herria taldearena; Landan.

Irailak 10, domeka

  • 11:00-17:00 Garagarfest, "musika, jatekoa eta edatekoa, guztia bertokoa".
  • 17:00 Goitibehera-jaitsiera, Santa Marinako aldapan. Gomazko gurpildun goitebeherek ezin izango dute parte hartu.
  • 18:00 Santa Marina III. Igoera (500 metro), adin nagusikoentzat.
  • 18:30 Goitibeheren, Igoeraren eta sangria-lehiaketaren sari-banaketak; eta Urdulizko Merkatarien Elkarteko zozketa, txosnagunean.

Irailak 13, eguaztena

  • 19:45 Urdulizko futbol-taldearen aurkezpen-partida, Getxoren aurka.

Irailak 15, barikua

  • 16:00 Eskubaloia, neska-mutilentzat, Urduliz Eskubaloi Taldeak antolatuta; Elortza eskolako patioan.
  • 18:00 IX. Skate Xpression, musikak alaituta, Goietas skate-pistan. Euria izanez gero, beste egun batean egingo dute.
  • 19:30 Zaleen pala-partida eta profesionalen pala-partida, Iparralde kiroldegian: Martin-Etxaniz versus Arrizabalsaga-Eizmendi eta Gaubeka-Ibai Perez versus Zubiri-Imanol.
  • 23:00 Kontzertuak: bertoko Outsiders eta Porco Bravo taldeenak; Elortza auzoan.

Irailak 16, zapatua

  • 08:00 Izen-ematea, nagusien herri-martxarako, udaletxeko plazan. Aurreko egunetan ere bete daiteke inskripzioa, kultur etxean.
  • 09:00 Herri-martxaren irteera, nagusientzat.
  • 09:00 Izen-ematea, txikien herri-martxarako, udaletxeko plazan. Aurreko egunetan ere bete daiteke inskripzioa, kultur etxean.
  • 10:00 Herri-martxaren irteera, txikientzat; udaletxeko plazan.
  • 10:00 Txistularien kalejira.
  • 11:00 Umeentzako parkea (puzgarriak, ludoteka, tirolina eta eskalada-murrua), Elortza eskolako patioan.
  • 12:30 Iratxo Gorria bertoko dantza-taldearen emanaldia, udaletxeko plazan.
  • 13:00 Erronka nagusia, udaletxeko plazan.
  • 14:30 Herri-bazkaria, Gure Esku Dagok antolatuta, Iparralde kiroldegian. Daborduko, txartelak salgai daude leku hauetan: Txiki Barri jatetxean eta Txiberri tabernan.
  • 16:30 Autoen Urdulizko VII. Slaloma, futbol-zelai zaharreko aparkalekuan.
  • 17:00 Profesionalen esku-pilota partidak, Iparralde kiroldegian: Dario-Merino versus Ugalde-Erostarbe, eta Retegi II-Tolosa versus Jaka-Jaunarena.
  • 20:00 Kick-boxingeko erakustaldia, Iparralde kiroldegian.
  • 20:00 Sardina-jana, trikitilariek eta pandero-joleek alaituta; udaletxeko plazan.
  • 23:00 Kontzertuak: Diana Lagarto eta Madchicken taldeenak, Elortza auzoko txosnagunean.
  • 23:00-02:00 Informaziogunea: emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunaren gaineko eta drogen inguruko informazioa jasotzeko gune dibertigarria, txosnagunearen ondoan.
  • 24:00 Erromeria: Trikizio; Elortza auzoko txosnagunean.

Irailak 17, domeka

  • 12:00 Vespa motorren erakusketa, udaletxeko plazan.
  • 16:00 Mus-txapelketa, Azkena tabernan.
  • 16:30 Autoen Urdulizko VII. Slaloma, futbol-zelai zaharreko aparkalekuan, Euskadiko Automobilismo Federazioaren egutegi-proba.
  • 18:00 Aretoko dantzak, Iparralde kiroldegian.
  • Ondoren, Andra Mari jaien amaiera.
Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun