HIRUKAren jardunaldien bigarren saioak jaten eta edaten duguna izango du berbabide. "Nori erosi behar diogu jatekoa?" goiburupean, elikagaien salmentako hurbileko zirkuituez jardungo dugu, inguruko lau gonbidaturen laguntzaz. Salmenta zuzenak dauzkan abantailak eta zailtasunak jorratuko dituzte, besteak beste, Urdulizko Etxeandia garagardotegian (Igeltzera poligonoa, 12), eguenean, hilak 18, arrastiko 19:00etatik aurrera.
Gonbidatuak:
- Jon Etxeandia, garagardogilea, Urduliz
- Gabi Basañez, baserritarra, Sopela
- Jabi Peña, baserritarra, Barrika
- Haizea Bengoetxea, marmelada-ekoizlea, Arrieta
- Moderatzailea: Unai Brea, HIRUKAko kazetaria