Koronabirusa Uribe Kostan

Abuztuko nekazaritza-azoka, bertan behera

Erredakzioa 2020ko uzt. 21a, 12:23

Ekain hasieran iragarri zuten COVID-19a dela eta bertan behera geratuko zirela Santamariñe eguneko ospakizuna eta rabu-lehiaketa, eta atzo, Udalak jakinarazi du abuztuaren amaieran egin ohi den nekazaritza-azoka ere ez dela egingo, herritarren osasuna babesteko.

Aurtengoa azokaren 27. edizioa izango litzateke, baina behera behera uztea erabaki dute udal-agintariek, udako gainerako jai eta ospakizunen ildotik. Hala ere, gogorarazi beharra dago azken urtebetean ama izan direnen omenezko aurreskua mantendu dela (Santa Marinan egin ohi da baina aurten Antsonekoa plazara eroan dute); atzo egin zuten omenaldia hain zuzen, umea eduki duten herriko 41 emakumeri eskainia. Ekitaldian hamabi besterik ez ziren egon, zelangura ere.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun