ATSE, ELA, SME, LAB, CCOO, UGT, ESK, SAE, UTESE sindikatuek deituta, Bizkaiko Osakidetzako langileak protestak eta greba egiten ari dira gaur. Eguerdiko 11:00etan kontzentrazioak egin dituzte lurraldeko zentro guztietan, hala nola Urdulizko ospitalean. Bertan batu dira 60 osasun-langiletik gora eta, sindikatuek diotenez, jarraipena "bereziki garrantzitsua" izaten ari da lehen mailako arretan. Urdulizen Koldo Villar eta Jesica Gondra ELA eta LAB sindikatuetako delegatuakaz egin dugu berba, hurrenez hurren. Deitoratu dutenez, azken egunotan langileen gabezia nabaria da Osakidetzan, baita babes-neurrietarako baliabideena ere. Argi utzi dute ez dela beharrezkoa dirua, "jendea baizik".
2020 aza 12 Uribe Kosta
2020 aza 11 Gorliz
Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.
Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda. Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz edo beheko botoiari sakatuz.