Urdulizko gobernu berriak herritarrakaz batera lan egin gura du, eta, horregatik, sortu ditu sentsibilitate anitzeko Herriko Lantaldeak eta Herri Asanbladak. Datorren eguaztenean, irailaren 6an, Kultura Lantaldeari buruz egingo duten Herri Asanbladara gonbidatu dituzte herritarrak Lantaldean eta Udalean egindako lana aurkezteko, Urdulizko Kultur Etxean, arrastiko 19:00etan. Hala, adierazi dute herritar guztiak ongi etorriak izango direla haien "ekarpenak eta kezkak" adierazteko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!