Euskara sustatzeko Udalak antolatutako ekimenagaz bat egin du Urdulizko jai-batzordeak

Iker Rincon Moreno 2023ko ira. 11a, 11:36

Urdulizko jai-batzordeko kideen argazkia. © Urdulizko Udala

Urdulizko jai-batzordeko kideek bat egin dute Urdulizko Udalak euskararen erabilera sustatzeko antolatu duen ekimenagaz. Hala, "Urdulizen egunero euskaraz bizi gura dogu" lema daraman photocall-ean argazkia atera, sareratu eta herrikideek gauza bera egin dezaten eskatu dute. Horretarako, joan den astean, eguenean eta zapatuan, argazkiak ateratzeko hitzordu bi egin zituzten; zapatu honetan, hilaren 16an, gauza bera egingo dute Laubideko jai-eremuan, 17:00etan. Gogoratu dutenez, argazkia egin ostean irudia sare sozialetan partekatu behar da, #urdulizeneuskarazjai traola erabilita.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun