Aldi berean, pilotalekuan, tatami sport bertsioa ikusi ahal izango dugu (kontrolpeko kontaktua), eta bertan erabiliko diren borroka motak kicklight, k-1 light eta boxeo light izango dira. Kasu horretan, 8 eta 50 urte bitarteko kirolariak lehiatuko dira, sexu, adin eta pisuaren arabera banatuta. Hala, aukera ona izango da kontaktu-kiroletan dauden bertsioak ikusteko.
Antolatzailea, Kickboxingeko Euskal Departamentua (DVK) da; eta laguntzaileak, Basakick kluba eta Urdulizko Udala. Federazioak sustatzen du Rankings Basque Country ekitaldi hau, eta ekimenaren helburua da euskal federatu guztiei jarduera praktikatzeko aukera ematea.