Mecanerreko enpresa batzordeak premiazko ikusten du zenbait mekanismo aktibatzea deslokalizazioari aurre egiteko, era horretan, "enpresek nahitaez itzuli behar izateko baliatu duten diru publikoa, eta, aldi berean, industria-birmoldaketa bati ekin ahal izateko". Hala, jasangarritasun ekologiko eta sozialeko irizpideen arabera, lanpostuak mantentzen direla bermatzea da helburua.
Lantokiaren itxiera-proposamenetik, Mecanerreko langileek euren etorkizunerako aukera bat sortu gura dute trantsizio-plan baten bidez. Hala, Mecanerren industria-jardueraren jarraitutasunerako alternatiba bat bilatuko dute.
Hala ere, ezin dute aurrera egin administrazioen eta gizartearen ekarpenik eta parte-hartzerik gabe: "Horregatik, fabrika berreskuratzeko, alternatiba bideragarri bat proposatzeko eta eskualdearentzat trantsizio ekologiko eta sozial justua lortzen laguntzeko, ezinbestekoa da alde guztien borondatea eta konpromisoa".
Halaber, hurrengo eskaerak egin dizkiete Eusko Jaurlaritzari eta alderdi politikoei: bideragarritasun-plana egiten aktiboki laguntzea, dituzten baliabide guztiak eskainiz, bai teknikoak, bai politikoak; Uribe Kostako eskualdean eta lurraldean dauden mugikortasun-beharren (eskualdeko autobusak, metroa) inguruko aukerak aztertzea eta partekatzea; lantegiaren egungo ekoizpenari alternatibak bilatzeko konpromisoa hartzea, eskualdeko eta inguruetako behar sozialei erantzuteko: lehenbailehen esku-hartze publikoa behar duen industria baten birmoldaketaren alde egitea eta konpromiso aktiboa hartzea Mecanerren jabetzari nahiz kudeaketari loturiko irtenbideak bilatzeko.
🏭 Mecanerreko enpresa-batzordeak EAEko Legebiltzarrean mahaigaineratu du eskualderako trantsizio ekologiko eta justuko plan bat abian jartzeko beharra
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) December 11, 2023
Instituzioen babesa behar dugu industria-ehunaren desegitea, kaleratzeak eta itxiera saihesteko
🔗 https://t.co/GyJnPQDL9c pic.twitter.com/w0uVjdt0tr