Urdulizko Santa Mariñeko langileek deitoratu dute ez direla makinak

Nahia Martinez Gondra 2023ko abe. 18a, 12:21

Langileek Arrasaten jarritako aldarrikapena. © LAB

Urdulizko Santa Mariñeko LABeko langileek adierazi dutenez, Mondragon Kooperatiba elkarteko Gestion de Servicios Residenciales (GSR) enpresak langileen sindikalgintzaren kontrako jarrerak erakusteaz gain, etengabe hautsi du langileen hitzarmen kolektiboa. Hala, gaur, abenduak 18, langileek argi aldarrikatu dute "ez direla makinak" GSRk Arrasaten dituen bulego zentralen aurrean. Halaber, deitoratu dute enpresak ez dituela langileak zaintzen, eta ez dituztela erabiltzaileak zaintzen uzten ere.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun