Mecaner enpresa-batzordearen gehiengoak erakutsi du prest dagoela borrokatzeko trantsizio ekosozialerako planaren bidez

Nahia Martinez Gondra 2024ko martxoaren 27a

Atzo, martxoak 26, Mecaner ixteko EEEaren prozesuko mahai negoziatzailearen hirugarren bilera egin zen. © LAB

Atzo, martxoak 26, Mecaner ixteko EEEaren prozesuko mahai negoziatzailearen hirugarren bilera egin zen. Bertan, enpresa-batzordearen gehiengoak adierazi du Mecanerren "etorkizunaz hitz egin beharra dagoela eta ez bere itxieraz", jarduera industriala eta enpleguari eustea bermatzeko. Hala, gizarte eta eragile sozial, politiko eta komunikabideakaz partekatu dute egin duten trantsizio ekosozialerako plana, konponbideen bilaketarako tresna bezala.

Atzo egindako bileran, enpresak, Stellantiseko estrategia global industrialaren buruaren eskutik, itxiera erabaki aurretik ustez aztertu duten alternatiben azterketa ekonomiko bat aurkeztu zuen, "aurretik hartuta zegoen erabaki guztiz estrategiko bat justifikatzen ahalegintzeko".

Halaber, enpresa batzordeak egin duen trantsizio ekosozialerako plana aurkeztu du bileran, Urdulizko Udalaren laguntzaz eta Garua kooperatibagaz batera. Gainera, Stellantis eta Jaurlaritzagaz bilera egitea eskatu du, Mecanerren etorkizuna bermatuko duten aukera desberdinei eta bideei buruz. Hala, gizarte eta eragile sozial, politiko eta komunikabideakaz partekatu dute egin duten trantsizio ekosozialerako plana, konponbideen bilaketarako tresna bezala.