Apirilaren 8an, Mecaner Herriarentzat prozesuaren ondorioen txostenaren aurkezpena egingo dute Urdulizko kultur etxean, arrastiko 18:30an. Hala, egindako bidearen balantzea eta beste borroketarako irakaspenak konpartitu gura dituzte, betiere trantsizio ekosoziala eta enpleguaren defentsa ipar-orratz izanda. "Euskal Herrian lehenengoz trantsizio ekosozialerako plan bat eraman da aurrera, eta hori elkarrekin egin dugu", nabarmendu dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!