Plataformaren ustez, balantzea gazi-gozoa da ezinbestean, Stellantisek langileak kaleratu eta instalazioak saldu baitzituen. Hala ere, esperientzia garatzea aurrerapausoa izan dela uste dute, eta etorkizuneko gatazketarako baliagarriak diren ikaskuntza batzuk atera daitezkeelakoan. Euskal Herrian itxiera-prozesu baten aurrean trantsizio ekosozialeko plan bat lehen aldiz erabiltzea "esperientzia aitzindari" gisa definitu dute.
Krisi ekosozialaren eta industriaren eraldaketaren arteko nahitaezko konbergentzia, gatazkak piztu aurretik eztabaidak hastearen garrantzia, plantillen ahalik eta parte-hartze handiena lortzeko beharra eta gizarte-eragile desberdinen artean gutxieneko akordioak lortzeko premia nabarmendu direla azpimarratu dute.
Halaber, trantsizio ekosozialeko plan baten alderdirik garrantzitsuena mobilizazioa indartzeko tresna erabilgarria izatea dela adierazi da. Halaber, udal-erakundeen babesa izatearen garrantzia eta Eusko Jaurlaritzaren gaitzespenak ekarri zuen blokeoa deskribatu dute. Plataformatik ondorioztatu dutenez, prozesu horiek langileen eta eragile ekologisten protagonismoagaz eta lidergo publikoagaz egitea da trantsizio justu eta jasangarri baterako berme bakarra. Txostenaren aurkezpenagaz plataformak amaiera emango dio bere ibilbideari.