Fracking-aren kontrako konpromiso-batzea abiatu dute eskualdean

Iker Rincon Moreno 2015ko api. 1a, 11:10

Alderdi politikoei dei berezia egin diete Euskal Herriko fracking-aren kontrako taldeek, alderdiek haustura hidraulikoaren inguruan euren iritzia argi dezaten. Teknika horren kontrako Uribe Kostako taldeek alderdiz alderdi biltzen hasi dira politikarien jarrera argitzeko. Sopelako taldeak, halaber, elkarte eta herriko dendariei konpromisoa eskatu diete: “Daborduko Sopela ‘fracking gabeko udalerria’ izendatu da, baina hori ez da nahikoa. Teknika honen gaitzespen soziala erakutsi behar dugu”. Informazio-kanpaina egin ostean, orain alderdi politikoen txanda da: “Gure hurrengo helburua haien konpromisoa lortzea da, alde edo kontrako iritzia erakustea”.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun