HIRUKA 41. zenbaki bereziari beste hizkuntza bat ezagutzeko aukera eskaini zioten Garazi Lopoez de Uraldek eta Mikel Amezkuak: Bruselan (Belgika) izan ziren, eta flandrieraz Grote Markt deritzon plaza nagusian ateratako argazkia heldu zitzaigun Algortako bulegora, lehenengoa.
Bigarrena, mendebaldetik iritsi zen, gune epelago batetik. Gure bezero Hamiltoneko Sara Martinek Costa Ricatik igorri zigun argazkia: urruneko "Hurrak" edo Avellanas hondartzaren epela gozatzeko aukera eskaini zion Sarak Olentzero azalean zeukan HIRUKAri.
Eta amaitzeko, bulegora heldutako azken argazki-sorta, ekialdeko lur askotarikotik eta magikotik jaso dugu. Jon Ormazak Istanbulera eroan zituen Olentzero eta HIRUKA; neguko paisaia eta kulturartekotasuna ezagut zitzaten. Istanbuleko (Turkia) Santa Sofia edo Hagia Sofia, Meskita Urdina eta Sultanahmet plaza bisitatu zituen HIRUKAk.
Eskerrik asko lauei, eta besteek ere badakizue: ibili munduan, HIRUKA motxilan! Eta bueltak zein argazkiak HIRUKAri!