Ohi legez, txupinagaz abiaraziko ditu festak 19:30ean. Ondoren, txorizo-jana eta mus-txapelketa egongo dira; eta Xaibor igoko da oholtzara, iluntzean. Zapatuan eta domekan, tripa betetzeko zein dantzan jarduteko aukera gehiago izango dituzte bertokoek zein Lutxanara hurbiltzen direnek.