Preso politiko biek Valencen pairatzen duten egoera salatzeko, lagun eta senideek hainbat ekimen burutu dituzte. Frantziar kontsulari gutun-bidalketa masiboa egin zuten, hauek Euskal Herritik gertuago dauden espetxeetara ekar ditzaten, eta, "berandu baino lehen, etxera".
Emilie Martin Bagoaz kolektiboko bozeramaileak eta Zigor Goieaskoetxea Ibon Goieaskoetxearen anaiak joan den barikuan jakinarazi zutenez, Aletxu Zobaran eta Ibon Goieaskoetxea Valenceko espetxetik mugituko dituzte; baina, momentuz ez dakite nora. "Berri on partzialak dira", aitortu zuen Zigor Goieaskoetxeak.