Herri-kontsultak Uribe Kostan

Domekan, erabakitzeko eguna

Iker Rincon Moreno 2017ko mai. 4a, 14:59

Eguna heldu da eta dena prest dago. Maiatzaren 7an, domekan, Barrika, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urduliz udalerrietako 16 urtetik gorako 25.508 gizon emakumek euskal estatu burujabe bateko herritarrak izan gura duen edo ez adierazi ahal izango du. Horretarako, herri-galdeketa antolatu du herriz herri Gure Esku Dago ekimenak sortu duen Uribe Kosta Ados taldeak.

Azaldu dutenez, aukerako erantzunak hiru dira: bai, ez edo zuri bozkatzea. Modu horretan, demokrazian "sakondu" gura dutela aldarrikatu dute, "herritarron protagonismoa bultzatu nahi dugulako eta egitasmoa kolektiboen kudeaketa demokratikoa indar handiagoz sustatu nahi dugulako eskatzen dugu botoa".

Herri-galdeketa horretan antolatzaileek ez dute Estatuko zein udaletako errolda ofizialik erabiliko. Horren ordez, sistema informatiko bat erabiliko dute pertsona batek aldi bitan bozkatzen ez duela bermatzeko. "Sistema informatiko horrek identifikatzailea den agiriaren zenbakia baino ez du erregistratuko", azaldu dute. Hala, behin erregistratuta dagoela, ordenagailuak ez du zenbaki hori berriro sartzen utziko, ezta sarean konektatuta dauden gainerako gailuek ere. Emaitzak aldiro argitaratuko ditu Gure Esku Dago Euskal Herriak bere webgunean. Hala, parte-hartze datuak jakinaraziko dituzte egunean zehar, eskualdekoak: 12:30ean, 17:00etan eta 20:30ean. Behin betiko emaitza orokorren jakinarazpena, berriz, 22:00ak aldera egitea aurreikusi dute. Uribe Kostan, emaitzak herriz herri emango dituzte, hautetsontziak itxi eta ordu erdira, 20:30ean. Ordu horretan bertan, Uribe Kostako Ados taldeko Batzorde Sustatzaileak herri-galdeketaren balorazioa egingo du Sopelan, udaletxearen aurreko plazan.

Luzea izan da hona iristeko bidea, eta inork ez dezan aukera galdu, aldez aurretik ere bozkatzeko aukera izango dute sei udalerri horietako auzokideek. Izan ere, Ados taldekoek hainbat hautetsontzi ipiniko dituzte egunotan, herriz herri eta auzoz auzo. Era berean, herri kontsultaren nondik norakoak azaltzeko eta horretan parte hartzeko beharra azaleratzeko kotxe karabana egingo dute eguenean, hilaren 4an, Sopelako Arriatera hondartzako aparkalekutik hasita. Horretarako hitzordua arrastiko 06:00etan ipini dute, eta Barrika, Sopela eta Urduliz udalerrietatik igaroko dira.

Eguna alaitzeko egitarauak

Maiatzaren 7an, herri-galdeketak irauten duen bitartean, Ados taldekoek askotariko egitarauak antolatu dituzte egun horretarako, herriz herri. Barikuan, gainera, hilaren 5ean, Sopelako gazteek aparteko egitaraua ere prestatu dute; iluntzeko 20:00etan poteo musikatua egingo dute kalerik kale, eta 22:00etan Sakatu elektrotxarangagaz ibiliko dira udalerriko kale denak alaitzeko asmoz.

Botoa emateko baliozko agiriak

  • Nortasun Agiri Nazionala (NAN/DNI)
  • Pasaportea
  • Euskal Herriko Nortasun Agiria (EHNA)
  • Beti ere errolda ziurtagiriagaz batera
  • Gidabaimena
  • Beti ere errolda ziurtagiriagaz batera
  • Atzerritarren Identifikazio Zenbakia (AIZ/NIE)

NAN edo AIZen agertzen den bizilekua sei udalerrietako bat ez bada edo agiria iraungita badago, errolda ziurtagiria eraman beharko da. Errolda ziurtagiria lortzeko udaletxera jo daiteke, lanegunetan.

Bozkatzeko aukerak eta egitaraua herriz herri

Barrika

Non bozkatu maiatzaren 7an

  • 09:00-20:00 Elexaldeko frontoian.

Etxean gaixo edo elbarri dauden horientzat honako telefono zenbakia eskaintzen dute: 620 912 295
Eurakaz harremanetan ipini, lasaitasun osoz, eta etxera hurreratuko dira bozkatzeko aukera izateko.

Eguneko egitaraua

Goizean zehar musika, Txopolis fanfarrearen ekimenez.

  • 11:00-14:00 Haurrentzako puzgarria.
  • 12:00 Aita Gotzon Abesbatzaren kontzertua.
  • 12:30 Euskal dantzen erakustaldia.
  • 12:30-14:00 Pintxo-pote herrikoia, Barrikako sagardoagaz.
  • 13:00-14:00 Kontradantzak.
  • 19:30-20:00 Oier Errementeria barrikoztar bertsolariak itxiera emango dio herri-galdeketari.

Gorliz

Non bozkatu maiatzaren 7an

  • 09:00-20:00 Udaletxearen ondoko pilotalekuan, Eleiz plazan.

Boto aurreratua

Maiatzak 4

  • 19:00-21:00 Udaletxearen ondoko pilotalekuan, Eleiz plazan.

Eguneko egitaraua

  • 09:00 Txupinaren jaurtiketa eta
  • mahaien irekiera.
  • 12:00 Txosnaren irekiera, edariak eta pintxoak banatuko dituzte.
  • 12:30 Harrera ekitaldia. Sei urteko haur batek adarra joz egingo du deia. Txalaparta ekitaldia egongo da, JTX taldearen ekimenez. Bertsolariak ere egongo dira (Kerman Diaz eta Unai Mendiburu) eta Plentziako Dantza Lagunak taldeak agerraldia egingo du.
  • Goiz osoan zehar Joseba A. Urrutia trikitilaria ibiliko da.
  • Umeentzako tailerrak eta karaokeak ere egongo dira.
  • 20:00 Bozketaren amaiera.
  • 20:30 Emaitzak ematea eta amaiera ekitaldia.

Lemoiz

Non bozkatu maiatzaren 7an

  • 09:00-20:00 Armintzako arrantzaleen kofradiaren ondoan.

Boto aurreratua

Maiatzak 4

  • 19:00-21:00 Armintzako arrantzaleen kofradiaren ondoan.

Eguneko egitaraua

  • 12:00 Azoka, portuan.
  • 12:00 Umeentzako tailerrak eta jolasak, portuan.
  • 13:00 Ekitaldia, portuan.
  • 15:30 Herri bazkaria. Txartelak maiatzaren 4ra arte egongo dira salgai, Kaia tabernan eta Batzokian.
  • 18:30 Pala partidak, frontoian.
  • 20:30 Txokolate jana, portuan.
  • 21:00 Amaiera ekitaldia, portuan.

Plentzia

Non bozkatu maiatzaren 7an

  • 09:00-20:00 Eliz plazan.

Boto aurreratua

Maiatzak 4

  • 19:00-21:00 Eliz plazan.

Eguneko egitaraua

  • 09:00 Txupinaren jaurtiketa eta mahaien irekiera.
  • 11:30 Plentzia Kantagunearen saioa.
  • 12:00 Uribe Kostako bertsolarien saioa.
  • 12:25 Arkote arraun-taldearen agerraldia.
  • 12:30 Uribe Kostako trikitilarien saioa.
  • 13:30 Itsas-Eder dantza-taldearen saioa.
  • 14:00 Erromeria.
  • 17:00 Haurrentzako tailerrak.
  • 20:00 Suziriak eta bozketaren amaiera.
  • 20:30 Emaitzak ematea.

Egunean zehar pintxoak eta edariak egongo dira eta txapak egiteko tailerra egongo da. Materiala salmentan egongo da eta talde-grafitia egingo dute.

Sopela

Non bozkatu maiatzaren 7an

  • 09:00-20:00 Udaletxe plazan (Sopela) eta Urgitxieta plazan (Larrabasterra)

Boto aurreratua

Maiatzak 4 eta 5

  • 12:00-13:30 eta 18:00-20:00 Bidebieta kalean, 1.
  • 12:00-13:30 eta 18:00-20:00 Loiola Ander Deuna kalean, 36 (Larrabasterra).

Eguneko egitaraua

  • 09:00 Txupinaren jaurtiketa eta mahaien irekiera.
  • 11:00 Tai Xi saio librea.
  • 12:00 Joaldunak.
  • 13:00 Ekitaldia.
  • 18:00 Erromeria.
  • 20:00 Hauteslekuen itxiera.
  • 20:30 Emaitzak eta Batzorde Sustatzailearen balorazioa.

Karpa egongo da, eta egunean zehar artisauak, txosna, taloak eta pintxoak egongo dira, besteak beste.

Urduliz

Non bozkatu maiatzaren 7an

  • 09:00-20:00 Antsonekoa plazan.

Eguneko egitaraua

  • 09:00 Mahaiaren irekiera, bertsoa eta agurra.
  • 11:00-14:00 Nekazarien eta artisauen azoka eta txosna. Bertan egongo dira zozketarako zenbakiak salgai.
  • 12:00-14:00 Trikitilariak, herrian zehar.
  • 12:30 Iratxo Gorria dantza-taldearen erakustaldia.
  • 14:30 Herri-bazkaria.
  • 17:00 Haurrentzako jolasak eta txosna.
  • 18:30-19:30 Txokolate banaketa.
  • 19:30 Zozketa eta sarien banaketa.
  • 20:00 Bozketaren amaiera.
  • 20:30 Emaitzak ematea eta amaiera ekitaldia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun