Domekan jokatuko da Sopelako Udalaren Txirrindularitza Saria

Iker Rincon Moreno 2017ko uzt. 14a, 16:55

Anna Ramirezek irabazi zuen iaz lasterketa. © LOINTEK

Etzi, domekan, Ugeraga kirol-elkarteak antolatutako Sopelako Udalaren Txirrindularitza Sariaren 33. edizioa egingo dute Sopelan; bertan, Euskadiko eta Bizkaiko txapelketak jokatuko dituzte maila denetako emakumezko txirrindulariek. Gainera, Euskaldun Txapelketaren azken aurreko proba izango da.

Lasterketa goizeko 10:00etan hasiko da Sopelako udaletxearen aurrean. Bertatik kadeteak, gazteak eta elite-mailako txirrindulariak aterako dira, 23,3 kilometroko ibilbidean bakoitzari dagozkien birak egiteko. Ibilbideak honakoak zeharkatuko ditu, besteak beste: Lointek enpresaren fabrika, Urduliz, Laukiz, Garden Center zeharbidea, Larrabasterrako biribilgunea eta Sopelako udaletxea.

Lehenengo bira bien ostean, 46,6 kilometro betetzean, proba bukatuko da kadeteentzat. Gazteek, ostera, beste bira bat egingo dute, denera 70,5 kilometro bete arte. Elite-mailakoak, azkenik, laugarren bira bat ibiliko dira, 93,8 kilometro osatu arte.

Euskaldun Txapelketako sailkapena

Elite-maila

  1. Eider Merino (Lointek), 117 puntu
  2. Alba Teruel (Lointek), 116
  3. Lierni Lekuona (Bizkaia-Durango), 77
  4. Lucía González (Lointek), 72
  5. Alicia González (Lointek), 71
  6. Lourdes Oyarbide (Bizkaia-Durango), 62
  7. Cristina Martínez (Lointek), 58
  8. Beatriu Gómez (Lointek), 55
  9. Ainara Elbusto (Bolivia), 52
  10. Ziortza Isasi (Lointek), 48
  11. Sandra Alonso (Bioracer-Elmet), 46
  12. Elisabet Llabres (Lointek), 46
  13. Belén López (Lointek), 45
  14. Carla Oberholzer (Bizkaia-Durango), 43
  15. Eukene Larrarte (Gipuzkoa-Ogiberri), 43

23 urtez azpikoen maila

  1. Alba Teruel (Lointek), 116 puntu
  2. Lierni Lekuona (Bizkaia-Durango), 77
  3. Alicia González (Lointek), 71
  4. Cristina Martínez (Lointek), 58
  5. Ziortza Isasi (Lointek), 48
  6. Sandra Alonso (Bioracer-Elmet), 46
  7. Elisabet Llabres (Lointek), 46
  8. Eukene Larrarte (Gipuzkoa-Ogiberri), 43
  9. Paula Suárez (Sopela-Ugeraga), 38
  10. Miriam Gardachal (Sopela-Ugeraga), 34

Gazte-maila

  1. Sara Martín (Sopela-Ugeraga), 117 puntu
  2. Maialen Aramendia (CAF Turnkey Engineering), 78
  3. Ariadna Nevado (Sopela-Ugeraga), 73
  4. Isabel Martín (CAF Turnkey Engineering), 66
  5. Garazi Erostarbe (Gipuzkoa-Ogiberri), 65
  6. Rosalia Ortiz (Sopela-Ugeraga), 60
  7. Irantzu Beloki (Gipuzkoa-Ogiberri), 50
  8. Izarne Maioz (Gipuzkoa-Ogiberri), 48
  9. Ana Monfort (Sopela-Ugeraga), 44
  10. Mireia Trias (Catema.cat), 44

Kadeteen maila

  1. Garazi Estevez (Gipuzkoa-Ogiberri), 129 puntu
  2. Amaia Lartitegi (CAF Turnkey Engineering), 119
  3. Naia Amondarain (Oriako T.Eskola), 117
  4. María Brizuela (Bioracer-Elmet), 86
  5. Ekhiñe Rivas (Allerru), 74
  6. Idoia Eraso (Nafarroa-Ermitagaña), 66
  7. Maitena Aguer (Urt Vélo 64), 62
  8. Lorena de la Fuente (Sopela Ugeraga), 53
  9. June Herrera (Bioracer-Elmet), 48
  10. Ainhara Salas (Rio Miera-Meruelo-Cantabria), 48
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun