Herri-kontsultak Uribe Kostan

Azaroak 5, erabakiaren indarra

Iker Rincon Moreno 2017ko aza. 2a, 10:15

Getxoko 150 gizon-emakume inguruk datorren azaroaren 5eko herri-galdeketan parte hartzeko deia egin zuten Algortako Portu Zaharrean. © GED

Datorren azaroaren 5ean Bizkaiko eta Gipuzkoako 13 herri batuko dira Gure Esku Dagok (GED) eragindako olatura; tartean Berango, Erandio, Getxo eta Leioa. Hala, udalerri horietako denetako 160.000 biztanlek parte hartu ahal izango dute egun horretan antolatuko dituzten erabakitzeko eskubidearen aldeko herri-galdeketetan. Gaur artean, galdeketa egin duten herrien arteko handiena izango da Getxo, ia 80.000 biztanle. «Zalantzarik gabe, olatu honetan salto kualitatibo garrantzitsua egingo da», iragarri du GEDk.

Azaroaren 5a «demokrazian sakontzeko eta ezberdinen artean egindako ariketa» izango dela azaldu dute deitzaileek. Udalerri bakoitzak erabakitzearen aldeko galdera bana egingo die 16 urtetik gorako auzokideei; hala, Berangon, Erandion eta Getxon egingo dieten itauna honako hau izango da: «Nahi duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa gure kabuz eta aske erabakitzea?». Ostera, Leioan «Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?» itaunari erantzungo diote. Azaroaren 5ean botoa ematera hurreratu ezin izango direnek aldez aurretik bozkatu ahal izango dute egunotan, herrietako dinamikek jakinarazitako lekuetan eta orduetan. Horrez gainera, Getxoko GEDk e-mail bidez bozkatzeko aukera zabaldu du.

Uribe Kostakoari jarraituz

Joan den maiatzaren 7an herri-galdeketak egin zituzten Barrikan, Gorlizen, Lemoizen, Plentzian, Sopelan eta Urdulizen. «Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan gura duzu?» galderari erantzuteko, sei herri horietako 25.512 herritar izan ziren botoa ematera deituak, eta 5.007 lagunek bozkatu zuten, hau da, %19,62ak. Baiezko botoak 4.807 izan ziren; ezezkoak, 150.

Oraingoan, eskualdeko beste lau herriek erantzungo diete GEDren galderei. Azaroaren 5ean beste 9 herritan ere egingo dira galdeketak: Andoainen, Areatzan, Atxondon, Beizaman, Elantxoben, Galdakaon, Mundakan, Ibarrangelun eta Otxandion. Hala ere, Getxo izango da orain arte galdeketa egin den herririk handiena. Denera, 13 herriotako boto-emaile kopurua 160.000 izango da. Orain arte, 155.000 pertsonek botoa emateko aukera izan dute, Euskal Herriko 165 herritan.

Botoa emateko aukerak, egunak eta lekuak

Berango
Non botoa eman

Botoa emateko 2 mahai.

  • 09:00-20:00 Frontoiaren aurreko plazatxoan, Sabino Arana kalean.
  • 09:00-20:00 Axgane auzoko plazan.

Boto aurreratua

Urriak 26 eta 27

  • 19:00-21:00 Frontoiaren inguruan.

Erandio
Non botoa eman

Botoa emateko 6 mahai.

  • 09:00-20:00 Altzagako Irailaren 23 plazan.
  • 09:00-20:00 Astrabuduako Josu Murueta plazan.
  • 09:00-20:00 Erandiogoikoko Euskadi plazan.

Boto aurreratua

Azaroaren 4ra arte

  • Altzagako Gure Esku Dagoren lokalean (Irailaren 23 plazan). Martitzen, eguazten eta barikuetan: 19:00-21:00. Zapatuetan: 11:00-13:00.
  • Astrabuduko Gure Esku Dagoren lokalean (Consulado de Bilbao kalea, 8 zenbakian). Astelehen eta eguenetan: 19:00-21:00. Zapatuetan: 11:00-13:00.

Getxo
Non botoa eman
Botoa emateko 15 mahai.

  • 09:00-20:00 Algortako San Nikolas plazan.
  • 09:00-20:00 Algortako Telletxe plazan, metro sarreraren ondoan.
  • 09:00-20:00 Maidagan kalean, Goñi estratako bidegurutzean.
  • 09:00-20:00 Bidezabal kalean, anbulatorioaren ondoan.
  • 09:00-20:00 Ollarretxe eta Salsidu kaleen arteko aparkalekuan.
  • 09:00-20:00 Areetan, A. Larrazabal eta Kale nagusiaren arteko loturan.
  • 09:00-20:00 Itzubaltzeta/Romon, Ibaiondo eta Aurrezki Kutxa kaleen artean.

Boto aurreratua

Azaroaren 4ra arte

  • Gure Esku Dagoren lokalean (Telletxe 5, galerian). Astelehen-barikuetan: 12:00-14:00 eta 18:30-20:30. Zapatuetan: 12:00-14:00.
  • Itzubaltzeta/Romoko elizako arkupeetan.Astelehen-barikuetan: 11:00-13:00 eta 18:30-20:00. Zapatuetan: 11:00-13:00.

Artaza-Romo BHI, urriak 26-27, eta Julio Caro Baroja BHI eta Fadura GLHBI, urriak 29-31. 11:00-11:30 eta irteera orduetan.

Leioa
Non botoa eman
Botoa emateko 11 mahai.

  • 09:00-20:00 Boulevardean, Iparragirre kaleko erdigunean.
  • 09:00-20:00 Leioako Gure Esku Dagoren lokalean, Sabino Arana 65 zenbakian.
  • 09:00-20:00 Lamiakon, Langileria kaleko 114 zenbakian.
  • 09:00-20:00 Pinuetan, Bar Texas-en ondoan.
  • 09:00-20:00 Artatzan, Artaza kalean.
  • 09:00-20:00 Sarrienan, Bar Aldekoane-ren ondoan.
  • 09:00-20:00 San Bartolomen, baselizaren ondoan.
  • Hautetsontzi ibiltaria egongo da kalerik kale, furgonetan.

Boto aurreratua

Urriak 26, eguena

  • 11:00-14:00 eta 18:00-20:30 Gure Esku Dagoren lokalean, Sabino Arana 65 zkian.

Urriak 28, zapatua

  • 12:00-15:00 Boulevardean eta 18:00-20:30 Sakoneta kiroldegiaren aurrean.

Azaroak 2, eguena

  • 11:00-14:00 eta 18:00-20:30 Gure Esku Dagoren lokalean.

Egitarauak:

Berango

Azaroak 5, domeka
09:00 Aurkezpena, txupinazoa eta txalaparta. Ostean, umeentzako tailerrak, trikitilariak, kantu-poteoa eta pintxo-dastaketa.

Getxo

Urriak 26, eguena

  • 19:00 Mahai-ingurua: Pili Kaltzada eta Juan Jose Ibarretxe. Algortako Fadura kiroldegiko areto nagusian.

Urriak 28, zapatua

  • 12:00 Uribe Kostako hautetsien agerraldia, Areetako Bizkaia zubian.

Azaroak 2, eguena

  • 19:00 Mahai-ingurua: Arnaldo Otegi , Iñigo Iturrate eta Jaime Pastor Verdú. Algortako Fadura kiroldegiko areto nagusian.

Azaroak 3, barikua

  • 19:30 Kimetz abesbatzaren kontzertua, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan. Sarrera 5 euroan.

Azaroak 4, zapatua

  • 19:30 Flash-moba, Algortako San Nikolas plazan. Ostean, elektro-txaranga.

Azaroak 5, domeka

  • Algorta-Getxo
  • 09:00 Txupinaren jaurtiketa eta mahaien irekiera.
  • 09:30-11:00 Diana txistulariakaz, auzoz auzo eta bozka-gune denetatik, Andra Maritik abiatuta.
  • 10:30 Trikitilariak Algortan, San Nikolas plazatik Aldapa auzora arte.
  • 10:30 Dultzaineroak, kantariak eta dantzariak, Andra Mariko Bentatik hasita, Bidezabalera arte.
  • 11:30 Albokariak, Andra Mariko Bentatik hasita, Bidezabalera arte.
  • 12:00-12:30 Zumba-saioa, San Nikolas plazan.
  • 12:30 Haurrentzako tailerrak, San Nikolas plazan.
  • 12:30-13:30 Txaranga, Aldapatik abiatuta.
  • 12:30-14:00 Txalaparta tailerra, Telletxe plazan.
  • 12:30 Ekitaldi politikoa, San Nikolas plazan.
  • 13:30 Tor magoa, San Nikolas plazan.
  • 13:30-15:30 Taberna ibiltaria, Salem tabernatik abiatuta.
  • 13:30: Musikarien, kantarien eta dantzarien kontzentrazioa, Bidezabalen.
  • 14:00-15:00 Dantza-plaza, San Nikolas plazan.
  • 18:00-20:00 Bertso-jira, Algortan zehar.
  • 18:00-20:30 Urrats erromeria, San Nikolas plazan.
  • 20:30 Eguneko bozketaren emaitzak, San Nikolas plazan.
  • Itzubaltzeta-Areeta-Santa Ana
  • 09:00 Txupinaren jaurtiketa eta mahaien irekiera.
  • 09:30-11:00 Diana txistulariakaz, auzoz auzo eta bozkagune guztietatik, Itzubaltzeta/Romotik abiatuta.
  • 12:30-13:30 Igel-toka jolasa, Kresaltsun, Santa Ana plazan eta Areetako Adiskidetasuna kalean.
  • 12:00-13:30 Txapela Bat taldea, Xake plazatik hasita.
  • 13:00-14:00 Haurrentzako animazioa, Aurrezki Kutxa kalean.
  • 13:00-15:00 Ortuellako Txistu Punk, Ganeta plazatik abiatuta. Itzubaltzetako Txistulariak Alaiak, kultur etxetik abiatuta. Triki-poteoa, Santa Anan eta Areetan.
  • 13:00-15:00 Dantzak, auzo denetan.
  • 13:00-15:00 Taloak, Gobelondo kalean.
  • 18:00-20:45 Kontzertuak, Ibaiondoko karpan.
  • 20:30 Galdeketaren emaitzak, Itzubaltzeta/Romoko eta Areetako karpetan.

Leioa

Urriak 28, zapatua

  • Goizean puzgarriak Boulevardean eta herri-azoka.
  • 11:00 Herri-kirolak, Sakoneta kiroldegian.
  • 13:30 Anton Latxa & Lagunak.
  • 17:30-20:00 Pala eta esku-pilota partidak, Sakoneta kiroldegian. Koikili Lertxundik emango ditu sariak. Txurru izango da aurkezlea.

Azaroak 5, domeka

  • 09:00 GED adierazpenaren irakurketa eta bozka-mahaien irekiera.
  • 12:00 Herriari deiadarra eta txalaparta. Ondoren, bertsolariak.
  • 12:30 Momentura arteko parte hartzearen emaitzak.
  • 12:45 Ezkaixe dantzari taldea.
  • 13:30 Txapelak bat kantulagunak eta Udondoko Txikiteroak herria girotzen.
  • 17:00 Dantza alardea herriko Txikiak Dantza Taldea eta Gure Ohiturak taldeakaz.
  • 18:00 Dantza plaza Txistu Taldeagaz eta Haizea Hormaetxeagaz.
  • 19:00 Bidean erromeria.
  • 20:30 Eguneko parte hartzearen emaitzak.

Erandio

Urriak 27, barikua
Herri-galdeketaren itaunaren aurkezpena, Erandiogoikoko Euskadi plazan.

  • 18:30 Eskulanak.
  • 19:30 Euskal dantzen erakustaldia.
  • 20:00 Auzoen arteko desafioa.
  • 21:00 Txokolatea eta txitxi-burruntzia banatuko dute.

Azaroak 5, domeka

  • Astrabudua
  • 09:00 Mahaiaren irekiera eta manifestuaren irakurketa.
  • Egunean zehar txosna.
  • Goizean zehar umeentzako tailerrak.
  • 12:00-14:00 pintxo-potea txosnan eta kalejira.
  • 18:00-20:00 Dantza-plaza.
  • Erandiogoikoa
  • 09:00 Mahaiaren irekiera eta manifestuaren irakurketa.
  • Altzaga
  • 09:00 Mahaiaren irekiera eta manifestuaren irakurketa.
  • Egunean zehar txosna.
  • Jado kalean, goizean, trikitilariak Goiko eta Ziaboga tabernen eskutik.
  • Goizean zehar kilikiak.
  • 16:00 Kafe tertulia: erabakitzeko eskubidea eta Catalunyako prozesua Intersindical Alternativa Catalanako kide den Edu Lucasen parte hartzeagaz.
  • 18:00 Dantza-plaza eta kalejira.
  • 20:00etatik aurrera emaitzen berri ematea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun