Gure Esku Dagok jakitera eman duenez, 13:30 arte 11.730 lagunek eman dute botoa, deitutakoen %7,2ak. Hala, Getxon, udalerririk handienean, 4.056 pertsonak eman dute botoa goizean (%5,95), Berangon 533 lagunek (% 8,93), Erandion 1.195 (%5,79) eta Leioan 1.390 (% 5,26). Hala, eskualdean parte-hartzea % 5,92koa izan da ordurako.