Aurkezpenera dozenaka herritar hurreratu zen. Haietako batzuk aurpegi ezagunak dira uribekostarrentzat: Joxe Elorrieta, ELAko idazkari nagusi ohia; Amaia Torrealdea, Joxe Antonio Agirre euskaltegikoa ordezkaria; Koldo Tellitu, Ikastola Elkarteko presidentea; Maria Arriaga, Laurita Arrabita eta Nataly Etxeita musikariak; Josu Elortegi, San Nikolas ikastolako zuzendaria; Amaia Arriaga eta Marian De la Fuente, Berbotseko kideak; Jokin Aspuru, Getxophotoko zuzendari eta "Bizarra Lepoan" eta "UK" aldizkarietako zuzendari-ohia; Erika Bilbao, LAB sindikatuko Uribe Kostako arduraduna; Aritz Tellitu eta Ibon Rodriguez, EH Bilduko zinegotziak; Garazi Lopez de Uralde, Egizuko kidea; Beñat Vidal, bertsolaria; Bittor Egurrola, kantari, "Bizarra Lepoan" eta "UK" aldizkarietako aita pontekoa eta irakasle ohia; Mikel Astorki, Bizarra Lepoaneko kidea; eta Julen Nafarrate, kazetaria; besteak beste.
Joan den urtarrilaren 22an, hiru urte bete ziren HIRUKAk astekariaren lehenengo zenbakia kaleratu zuenetik, tokiko kazetaritza-proiektu independente, plural eta euskaldun baten baitan. Horren aitzakiaren pean, proiektuaren gaineko hausnarketa egin du komunikazio-taldeak. Diseinu berria eta "Hirukak hiru urte" bideo-klipa izan dira lehenengo nobedadeak.