Aste-akabuan, ostera, herri elkarteek zein Udalek antolatutako jarduerek beteko dituzte Altzaga, Astrabudua, Barrika, Berango, Erandiogoikoa, Gorliz, Itzubaltzeta/Romo, Leioa, Plentzia-Gorliz eta Sopela. Aste-akabu osoan (Barrikan eta Berangon bi aste-akabutan) izango dira mozorro-lehiaketak, musika-kalejirak, txokolatadak eta ikuskizunak. Bitartean, Leioan martitzenean ere egongo dira jarduerak.
Aurtengo berrikuntzen artean, Trabudu Dantzari Taldeak "Dantzxori gure aratusteak" ikuskizuna eskainiko du, bariku honetan, otsailaren 9an, Astrabuduko Mendiguren plazan; 150 lagun inguruk parte hartuko dute. Bestalde, Inauterietako maskarak sortuko dituzte bihar, Leioan, Barikuetan Jai egitasmoaren barruan. Material ezberdinak (lumak, goma eva, zeta papera, beira-ale…) erabiliz, maskara originalak eta pertsonalizatuak egingo dituzte txikiek. Arrastiko 17:30ean izango da jarduera, Kultur Leioako 5. solairuan.
Algortako bazkarirako txartelak
Otsailaren 16ra iritsita, Algortara zabalduko dira ospakizunak. Hain zuzen ere, otsailaren 17an herri-bazkaria egingo du jai-batzodeak, 15:00etan, San Nikolas plazan: makarroiak txorizoagaz eta tomateagaz, oilasko paparra piper gorriakaz eta entsaladagaz, eta inauterietako tostadak gozatzeko aukera egongo da. Txartelak 8 euroan salgai egongo dira, Salem zein Baster tabernetan eta Kantxa Kirol Moda dendan.
Metro-zerbitzua indartuko dute
Otsailaren 10ean eta 17an zerbitzu bereziak ipiniko ditu Metro Bilbao garraio-enpresak. Zapatu honetan, ohi baino tren gehiago ibiliko da, 23:00etatik biharamuneko 06:00etara: 20 minututik behin Plentzia eta San Inazio artean zein Kabiezes eta San Inazio artean; eta 10 minututik behin Etxebarri eta San Inazio artean.
Hurrengo zapatuan, otsailaren 17an, maizago ibiliko dira trenak, 15 minututik behin Bidezabalera.
Aste-akabu honetako ospakizunak:
Altzaga
Otsailak 10, zapatua
- 11:00-14:00 / 16:00-18:00 Umeentzako jolasak, azoka zaharrean.
- 13:00 Madrid Hot Jazz Band taldearen kalejira, Irailaren 23a plazatik abiatuta.
- 17:00-19:30 Umeen mozorro-lehiaketa eta DJa, azoka zaharrean.
- 19:30-20:00 Txokolate-edana, udaletxeko arkupeetan.
- 19:30-21:30 Nagusien mozorro-lehiaketa eta DJa, azoka zaharrean.
- 21:30 Bokale Brass Band taldearen kalejira, Irailaren 23a plazatik abiatuta.
Astrabudua
Otsailak 9, barikua
- 19:00 Kalejira, Trabudu Dantzari Taldeagaz, Josu Murueta plazatik, Mendiguren plazara.
- 20:00 "Dantzxori gure aratusteak" ikuskizuna, Mendiguren plazan.
Otsailak 10, zapatua
- 11:00-14:00 / 16:00-18:00 Umeentzako jolasak, Mendiguren plazan.
- 13:00 Bokale Brass Band taldearen kalejira, Josu Murueta plazatik abiatuta.
- 17:00-19:30 Umeen mozorro-lehiaketa eta DJa, Mendiguren plazan.
- 19:30 Txokolate-edana, Mendigurenen.
- 19:30-21:30 Mozorro-lehiaketa, Mendiguren plazan. Oinarriak: erandio.eus
- 21:30 Madrid Hot Jazz Band taldearen kalejira, Josu Murueta plazatik abiatuta.
Barrika
Otsailak 12, astelehena
- 18:00 Tostada-lehiaketa, udaletxean. Informazio gehiago: barrika.eu
Berango
Otsailak 10, zapatua
- 18:00 Kalejira Berangoetatik frontoira.
- 18:30 Txokolate-edana, pilotalekuan.
- 19:00 Disko-festa, pilotalekuan.
Gaia: tribuak.
Erandiogoikoa
Otsailak 11, domeka
- 11:00-14:00 / 16:00-18:00 Umeentzako jolasak, Euskadi plazan.
- 19:00 Lantzeko inauteriak, Goi Alde Dantza Taldeagaz, Euskadi plazan.
- 20:00 Txokolate-edana, Euskadi plazan.
- 20:00 Mozorro-lehiaketan izena ematea.
- 20:30 Mozorro-lehiaketa, Euskadi plazan.
Gorliz
Otsailak 10, zapatua
- 17:30 Inauterietako makillaje-tailerra, udal-pilotalekuan.
- 19:30 Disko-festa, Kaktus DJagaz, udal-pilotalekuan.
Otsailak 11, domeka
- 13:00 Inauterietako Tostaden X. Txapelketa, Ibarreta plazan.
Itzubaltzeta/Romo
Otsailak 10, zapatua
- 12:00-14:30 Umeentzako jolasak, Santa Eugenia kaleko parkingean.
- 12:00-15:00 Fanfarrea, herrian zehar.
- 13:30-15:00 Umeen mozorro-lehiaketa, Santa Eugenia kaleko parkingean.
- 18:00 Txokolate-edana, Cervantes plazan.
- 18:30-20:00 Kalejira eta mozorroen desfilea, herrian zehar.
- 20:00-21:00 Umeentzako erromeria, Santa Eugenia kaleko parkingean.
- 22:00-02:00 Erromeria Urrats taldeagaz, Santa Eugenia kaleko parkingean.
Leioa
Otsailak 10, zapatua
- 17:00 Umeentzako eta gazteentzako puzgarriak, Ikea Barri plazan.
- 18:30 "Tras la escoba" umeentzako ikuskizuna, Barré antzerki-taldeagaz, Ikea Barri plazan.
- 21:30 Mozorroen jaia, Ikea Barrin.
- 23:00-03:00 Erromeria, Batek daki taldeagaz, Ikea Barrin.
Otsailak 13, martitzena
- 11:00 Umeentzako parkea, Kandelazubieta kiroldegian.
- 12:30 Umeentzako ikuskizuna, Kiki, Koko eta Moko pailazoakaz, Kandelazubietan.
- 17:00 Umeentzako animazioa.
- 18:00 Umeen mozorro-lehiaketako parte-hartzaileen desfilea, Kandelazubieta kiroldegian.
- 19:00 Sari-banaketa, Kandelazubietan.
Plentzia-Gorliz
Otsailak 9, barikua
- 18:30 Euskal Inauteriak Aratz Dantza Taldeagaz eta txokolate-edana, Ibarreta plazan.
Sopela
Otsailak 10, zapatua
- 14:30 Herri-bazkaria, Ander Deuna ikastolan. Horretan, parte hartzeko txartelak Laiak tabernan eta Ugari supermekatuan eros daitezke; bazkarira joateko autobusa 14:00etan irtengo da elizatik.
- 17:30 Mozorroen desfilea: musika aurretiaz bidali behar dute lagun-taldeek, sopekoor@gmail.com helbide elektronikora.
- 19:00 Autobusez herri-gunera jaitsiko dira eta 19:30etatik aurrera, elizan hasita, poteo musikatua egongo da.
Otsailak 11, domeka
- 18:00 Mozorro-lehiaketa eta inauteri-festa, Urko kiroldegian.
Datorren aste-akabuan:
Barrika
Otsailak 17, zapatua
- 18:00-21:00 Mozorro-lehiaketa, nagusien etxean.
Berango
Otsailak 18, domeka
Luzaideko inauteria eta zanpantzarrak, Simon Otxandategi Dantza Taldeagaz.
- 11:00 Axgane.
- 11:45 Lantzarte.
- 12:15 Karabigane.
- 12:45 Landaida.
- 13:30 Sabino Arana.
Algorta