Arrastiko hitzordura txilibituak eta lapikoak eroatea eskatu dute Itzubaltzetako Emakumeon Asanbladako kideek. "Kontuz, samalda feminista gu gara!" goiburua erabiliko dute elkarretaratzean, Sevillako bortxatzaileen "La Manada" kuadrillari erreferentzia eginez.
Eguerdian, Sopelan, alderdi politikoetako ordezkariek, udal-langileek eta herritarrek, irmotasunez gaitzetsi dute atzo Nafarroako Lurralde Auzitegiak plazaratu zuen erabaki judiziala. Modu berean, biktimari zein familiari, euren elkartasuna adierazi diete, Uribe Kostako Emakumeen Kontseiluaren elkarretaratzeagaz bat eginda. Atzo, Haziak emakume-taldearen deialdian dozenaka sopeloztarrek salatu zuten "Justizia heteropatriarkala".
Leioan ere, ehun herritar eta udal-ordezkari baino gehiago batu zaio Leioako Mugimendu Feministak deitutako deialdiari. Atzo arrastian aldarrikatu legez, "Ez da abusua, bortxakeria baizik. Bortxatzaileak sutara! Guk sinisten zaitugu" goiburua erabili dute.
Getxon, Getxoko Aixerrota ikastetxeko ikasle, irakasle, guraso eta langileak batu egin dira, euren desadostasuna eta mina adierazteko, talde-bortxaketaren inguruan atzo plazaratu zen epaiaren aurka.
Getxoko elkarretaratzearen bideoa (© AIXERROTA INSTITUTUA)
Getxoko Aixerrota ikastetxeko ikasle, irakasle, guraso eta langileak batu egin gara gure desadostasuna eta mina adierazteko atzo plazaratu zen talde-bortxaketa epaiaren aurka. #NikSinestenDizut #YoSiTeCreo #LaManadaSomosTodas @eitbAlbisteak @HamaikaTb @HirukaEus @GetxoUdala pic.twitter.com/1fnXHoda4f
— Aixerrota BHI (@AixerrotaBhi) 2018(e)ko apirilaren 27(a)