Getxoko Udalaren Bozeramaile Batzordearen adierazpen instituzionala Iruñean 2016ko uztailaren 7ko goizaldean izandako gertakarien gainean emandako epaia dela eta
Ikusirik Nafarroako Probintzia Auzitegiaren epaiak sexu-abusutzat (eta ez sexu-erasotzat) jotzen dituela Iruñean 2016ko uztailaren 7ko goizaldean izandako gertakariak, Getxoko Udalaren Bozeramaileen Batzordeak hau erabaki du:
- Erabateko babesa eta elkartasuna helarazten dizkie biktimari, bere senideei eta ingurukoei.
- Errespetutik, adierazten du ez dagoela ados emandako epaiarekin, batez ere, gertakariak sexu-eraso delitu jarraitutzat jotzen dituelako. Zentzu horretan, adierazten du bat egiten duela Nafarroako Gobernuak iragarritako errekurtsoarekin. Halaber, adierazten du ados dagoela Fiskaltzak aipatu epaiaren aurka errekurtsoa aurkeztearekin.
- Ulertu egiten du emakumeek eta herritar guztiek epai honen ondorioz duen etsipena eta sumindura.
- Berretsi egiten du erakunde guztiek jardun behar dutela emakume guztiek askatasun osoa izateko duten eskubidearen esparruan, eta, beraz, aditzera ematen dugu erabat arbuiatzen dugula emakumeen askatasunen kontrako edozein eraso, sexistak zein bestelakoak.
- Berretsi egiten du duen konpromisoa aurrerantzean ere lanean jarraitzeko, egiazko eta benetako berdintasunaren alde, emakumeen eskubideen defentsan, eta desparekotasunak eta emakumeenganako egiten diren indarkeria mota guztiak erauzteko.
Getxo, 2018ko apirilaren 27an