Palermoko Rotoli hilerria bisitatu du gaur Mugak Zabalduz Karabanak. Bertan, Mediterraneo itsasoan hildako pertsona migratzaileen memoria gorde gura dute Siziliako hiriburuko hainbat elkartek. Ekitaldi xume batean, 2015eko abuztuaren 5ean naufragio batean hildako 57 pertsona omendu ditu Karabanako ordezkaritza txiki batek.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!