2018 uzt 25 Uribe Kosta
Europako mugen militarizazioa, portuen itxiera eta Europar Batasuneko politika "xenofoboak" Italia osotik bederatzi egunez salatzen ibili ondoren, Roma ondoko Civitavecchian hartu zuen domekan, hilaren 22an, Mugak Zabalduz karabanak etxera bueltatzeko ferrya. Horretan, Mediterraneo itsasoan hildako migratzaileak oroitzeko ekitaldia egin zuten ekintzaileek. Bartzelonara heldutakoan, gainera, harrera beroa egin zieten karabanan ibilitakoei.