Hala, erabakitze-eskubidearen aldeko eragileak "Libertad es decidir, etorkizuna gure esku dago" goiburua erabiliko du biharko etapan, eta modu berean jokatzeko eskatu die bihar errepide bazterretan batuko diren milaka euskal herritarri.
Gure Esku Dagok gogorarazi duenez, aurtengo Frantziako Tourraren azken aurreko etapa Lapurditik igaro zen; bertan, milaka euskal herritarrek "errepideetan eta mosaiko ikusgarri baten bidez", munduari adierazi zioten, "Euskal Herria bizirik dagoela, eta herri gisa aurrera egin gura dugula".
Joan den domekan biharko etaparen ibilbidea bete zuen Gure Esku Dagok antolatutako martxa zikloturista batek. Oizko San Kristobal ermita ondoan ekitaldia egin zuten.