HIRUKA Jardunaldiak

Berbaldia: "Elikagaien salmenta zuzena: Nori erosi behar diogu jatekoa?"

Apurka bada ere, gero eta jende gehiagok jotzen du hurbilekora elikagaiak erosteko orduan, saltoki handien eskaintzari muzin eginda. Salmenta zuzenaz berba egingo dugu, hain zuzen, datorren eguenean, tokiko hainbat ekoizle txiki batuta mahaiaren inguruan. Urdulizko Etxeandia garagardotegian izango da hitzordua. 

HIRUKAren jardunaldien bigarren saioak jaten eta edaten duguna izango du berbabide. "Nori erosi behar diogu jatekoa?" goiburupean, elikagaien salmentako hurbileko zirkuituez jardungo dugu, inguruko lau gonbidaturen laguntzaz. Salmenta zuzenak dauzkan abantailak eta zailtasunak jorratuko dituzte, besteak beste, Urdulizko Etxeandia garagardotegian (Igeltzera poligonoa, 12), eguenean, hilak 18, arrastiko 19:00etatik aurrera.

Gonbidatuak:

  • Jon Etxeandia, garagardogilea, Urduliz
  • Gabi Basañez, baserritarra, Sopela
  • Jabi Peña, baserritarra, Barrika
  • Haizea Bengoetxea, marmelada-ekoizlea, Arrieta
  • Moderatzailea: Unai Brea, HIRUKAko kazetaria

 

Erlazionatuak

HIRUKA jardunaldiak: zer asmo daukazu datozen eguenetarako?

Uribe Kosta

Uribe Kostakoa eta euskalduna bazara, udagoieneko eguenetarako hitzordua proposatzen dizu HIRUKAk. Herriz herri, hainbat gai jorratuko ditugu, zenb...