Joan den zapatuan, abenduaren 15ean, Onintza Enbeitak irabazi zuen Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Aurreneko aldiz izan zen emakume batek hori lortu zuena. Finala Bilboko Miribilla auzoko kiroldegian jokatu zen, 4.350 ikusleren aurrean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!