"Terrorismo" delituak leporatzen dizkiete auzipetuei, 2012, 2013 eta 2014. urteetan eginiko jarduerengatik. Euskal presoen eskubideen aldeko lanean aritutakoak dira auzipetu denak: Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren bitartekari gisa arituak, presoei asistentzia juridikoa ematen dieten abokatuak, osasun asistentzia ematen dietenak (Jaiki Hadi elkarteko mediku eta psikologoak), senideak (Etxerat elkarteko kideak), eta Herrira-n presoen giza eskubideak aldarrikatzen ibilitakoak.
2013ko irailean hasitako polizia operazioetan du jatorria auziak: 11/2013 sumarioa. Eloy Velasco epaileak egin du instrukzioa.
Auzitegi Nazionaleko fiskalak Velascoren tesiagaz bat egin du. Horren arabera, "ETAren espetxe frontea" osatzen dute auzipetuek. "Erakunde terroristako kide" izatea leporatzen die ia denei.
Auziperatuen zerrenda
Bitartekari taldekoak: Jose Luis Campo, Asier Aranguren, Aitziber Sagarminaga, Egoitz Lopez de Lacalle, Aintzane Orkolaga, Naia Zuriarrain eta Jose Miguel Almandoz.
Herriragaz lotutakoak: Oskar Sanchez, Fran Balda, Amaia Esnal, Eneko Ibarguren, Ekain Zubizarreta, Roberto Noval, Ibon Meñika, Jose Antonio Fernandez, Gorka Gonzalez, Jon Garai, Sergio Labaien, Jose Manuel Ugartemendia, Eneko Villegas, Nagore Garcia, Jesus Mari Aldunberri, Beñat Zarrabeitia, Ane Zelaia, Imanol Karrera, Jon Mindegiaga, Jabier Carballido, Nagore San Martin eta Emilie Martin.
Jaiki Hadiko kideak: Fernando Arburua eta Oihana Barrios.
Etxerat elkartekoak: Izaskun Abaigar eta Nagore Lopez de Luzuriaga.
Bestelako abokatuak: Arantza Zulueta, Jon Enparantza (zuzendari graduan), Alfonso Zenon, Kepa Manzisidor, Eukene Jauregi, Ane Ituiño, Aier Larrarte, Ainhoa Baglietto, Arantza Aparicio, Onintza Ostolaza, Haizea Ziluaga, Amaia Izko, Jaione Karrera eta Atxarte Salvador.