Sopelako, Kurtzio Kultur Etxean, emango diote hasiera jardunaldiari. Lehenik eta behin, 17:30ean, Leire Garmendiaren “Glassy” - A basque woman surf film proiektatuko dute. Film horrek emakumeen kirolaren egoera aztertzen du euskal surfean oinarrituz. Horren ondoren, surfean eta skatean izandako bizipenaz hitzaldi bat eskainiko dute June Erostarbek eta Ainara Aymatek.
Azkenik, 20:30ean, Berangoko UK Skatepark patinaje-gunean, Girls Skate Nights ekimenari lehen aldiz egingo dute. Parte-hartzaileek aukera izango dute gura duten ordura arte patinatzeko, musika onak lagunduta, eta denek batera afalduko dute dohainik. UK Skateparkek skateak eta babesgailuak lagako dizkie behar duten guztiei.
Zer da Roll it Girl?
Patinajean, surfean, skatean eta antzeko kiroletan dabiltzan emakumeen taldea da Roll it Girl, 2018an sortua. Jarduera horiek inguru babestu batean egiteko eta emakumeak eroso sentiarazteko helburuagaz ipini zuten martxan.