Emandako azkenengo datuen arabera, EAEn 346 positibo daude, atzo baino 85 gehiago; horietatik 147 ospitalean daude, eta 11 hil dira. 85 kasu berrietatik 58 Araban atzeman dituzte, 20 Bizkaian eta 7 Gipuzkoan.
Sailburu biek adierazi dute jakitun direla horrelako erabakiek gizartean duten eraginaz eta familietan sortzen duten ziurgabetasunaz, baina nabarmendu dute salbuespenezko neurriak direla salbuespenezko egoera bati aurre egiteko eta, adituek diotenez, ezinbestekoak direla COVID-19aren hedapena eragozteko.
Nekane Murgak azpimarratu du euste-neurriak direla. “Euskadiko haurrak osasuntsu daude, baina, euren ezaugarriengatik, birusa oso erraz transmititzen duen kolektiboa dira, eta beldurra da birusa haien etxeetara eraman ahal izatea, bertan pertsona kalteberak egon baitaitezke, eta horien osasunean, ordea, koronabirusak eragina izan baitezake”, argitu du.
Gogoratu beharra dago koronabirusagatik ez dela 112 zenbakira deitu behar. Emergentzia kasuetarako erreserbatuta dago zenbaki hori; hala, Covid-19 gaixotasunaren sintomak dituztenek edo kutsatuta daudela uste dutenek 900 203 050 telefono zenbakira deitu beharko da. Denon erantzukizuna da ordena mantentzea eta emergentzietarako bideak ez blokeatzea.
. Martxoaren 12ko eguneratzea |
Kasu positibo berriak |
Pertsona ospitalizatuak |
Hildako pertsonak |
Kasu positiboak GUZTIRA |
ARABA |
58 |
103 |
6 |
259 |
BIZKAIA |
20 |
38 |
2 |
71 |
GIPUZKOA |
7 |
6 |
3 |
16 |
EAE GUZTIRA |
85 |
147 |
11 |
346 |
Bestalde, emaitza negatiboa duten probak, hau da, kutsatu gabeko pertsonak, 1.580 dira.
Koronabirusa geldiarazteko indartze-neurriak
Eusko Jaurlaritzak, Osasun Publikoko epidemiologiako adituen jarraibideak kontuan hartuta, epidemia geldiarazteko indartze-neurri batzuk hartu ditu:
Hezkuntza-eremua
- Bihartik aurrera, hilak 13, irakaskuntza eten egingo da Euskadiko ikastetxe guztietan: haur-eskoletan, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan eta unibertsitate-zentroetan, euskal unibertsitate- campus guztiak barne (EHU, Mondragon eta Deustu). Eskolaz kanpoko jarduerarik ere ez da egingo.
Kultur arloa
- Erretiratuentzako jarduera ludikorako zentroak ixtea aholkatzen da. EAE osoan.
- Gasteizen, 5.000 ikusletik gorako edukiera duten jarduerak banan-banan aztertuko dira, baita kirol-jarduerak.
- Gasteizen, 500 lagunetik gorako edukiera duten ekitaldi itxietara joaten direnen arteko distantzia gutxienez metro batera murrizteko gomendioa, bai eta horien sarrerako eta txarteldegietako aglomerazioak mugatzeko neurriak aplikatzea ere.
Eremu sanitarioa eta soziosanitarioa
- Gasteizko ospitaleetako Larrialdietara doazen laguntzaileen sarbidea murriztea eta neurri hori bera gomendatzea, zentro soziosanitarioetan.
- Gasteizko osasun-zentroetako Larrialdietan, arnasketa-prozesu akutuak dituzten pazienteei arreta emateko, oro har, osasun-profesionalek maskarak eta eskularruak erabiliko dituzte.
- Euskadi osoan, zentro soziosanitarioetan dauden adinekoei bisitak murriztea gomendatzen da, bizitzaren amaieran gutxieneko laguntza eta zaintza izateko eskubidea zainduz.
- Komenigarria de tenperatura hartzea bisita egitera zentro soziosanitarioetara joan aurretik.
Beste gomendio batzuk
Koronabirusaren transmisioa saihesteko garrantzitsua da neurri erraz baina eraginkorrak hartzea
- Eskuak sarritan garbitu
- Eztul egitean estali ahoa eta sudurra ukondoarekin edo erabili eta botatzeko zapi batekin
- Gainazalak garbitu
- Eta sintomak (sukarra, arnas sintomak) dituzten pertsonek ez dute egon behar adinekoekin edo gaixotasun kronikoak dituztenekin kontaktuan, edo leku publiko eta jendetsuetan.