Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak erabaki du Bizkai osoan eskola-kiroleko jarduera guztiak etetea, entrenamenduak barne, gaurtik, martxoaren 12tik, aurrera. Erabakia daborduko lurraldeko kirol-erakunde denei jakinarazi zaie, eta ikastetxe denen jarduera eteteko Eusko Jaurlaritzak iragarritako erabakiaren ildotik hartu da; hala, osasunaren arloko prebentzio-neurri guztiak aplikatuko dira eskola-eremuan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!