Aipatutako horiez gain, Ekoguneko ikastaroak, Lilagune programaren jarduerak, Guraso Eskolaren jarduera eta Nerabeengana Hurbilduz, ikastetxeakaz elkarlanean jarduteko programa ere, bertan behar geratu dira, egoera normaldu arte behintzat.
Mankomunitateak eskaintzen dituen gainerako zerbitzuak mantendu egingo dira, baina ahal den neurrian kudeaketak telematikoki egiteko eskatu diete herritarrei. Telefonoak honakoak dira:
- 94 676 26 74
- 94 676 37 83
Honenbestez, funtzionatzen jarraituko dute kontsumitzaileen arretarako bulegoek, ingurumen-zerbitzuak, berdintasunekoak, euskarazkoak eta gizarte-zerbitzuek. Zelangura, datozen orduetan eta egunetan neurri gehiago har litezkeela iragarri dute.