Koronabirusa Uribe Kostan

Adinekoei deitzen hasi dira Barrikako eta Leioako Udalak, euren beharrez galdetzeko

Unai Brea 2020ko mar. 24a, 14:17

Koronabirusaren ondorio latzenak jasateko arrisku gehien daukatenak babesteko asmoz elkartasun-sareak ugaritu egin dira egunotan. Barrikako eta Leioako udalek, besteak beste, jakinarazi dute adineko pertsona denei deika hasi direla, ondo ote dauden galdetzeko eta Eusko Jaurlaritzak antolatutako Guztion Artean zaintza-sarearen laguntza eskaintzeko, behar balute.

Leioaren kasuan, bakarrik bizi diren 65 urtetik gorakoei deika dabiltza azken egunotan Udaleko Gizarte Ongizate Saileko beharginak. “Deien helburua da haietako bakoitzaren egoera ona egiaztatzea, eskari berriei erantzutea eta Eusko Jaurlaritzak gure adinekoentzat abian jarri dituen zerbitzuak eskaintzea, eguneroko bizitzako beharrei erantzuteko laguntza eman diezaieketen boluntarioen taldeak koordinatuz, beharrezkotzat joz gero”, azaldu dute.

Barrikan, berriz, 70 urtetik gorakoakaz harremanetan jartzen dabil Udala, euren egoeraz galdezka. Adin horretatik gorako 193 pertsona bizi dira udalerrian, zehaztu dutenez. Bestalde, Udalaren ordutegia eta funtzionamendu berria azalduko diete banan-banan. Arretarako telefonoa 94 677 10 62 dela gogorazi dute.

Erlazionatuak

Auzokideen zaintza bermatzeko herritarren sareak martxan

Iker Rincon Moreno · Unai Brea 2020 mar 16 Uribe Kosta

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun