Lehiaketaren lehen txandarako maila handiko zortzi lan ailegatu zitzaizkigun erredakziora, eta benetan gozatu dugu! Sariei dagokienez, HIRUKAren epaimahaiak aho batez onartu du (izan ere pertsona bakarra agertu zen bilerara) film onena Herriwatch izan zela. Hara non ikustaldi gehien lortu duena ere izan den (abusoiak...), eta honenbestez sari hori sailkapeneko bigarrenari ematea erabaki dugu: Berriz. Zorionak bien egileei, eta eskerrik asko gainerakoei!
A, saria zein den? Galdera ona. Ezohiko egoera honetan, erabaki gogorra eta ulertzeko zaila hartu dugu, politikari arduratsuek legez: momentuz sekretua izango da, eta konfinamenduak eta halakoak amaitutakoan jakinaraziko dugu. Baina lasai, sariak egon, egongo dira.
Eta orain, goza egizue zazpigarren arteaz. Herriwatch artikulu honen goiko aldean klik eginda ikus dezakezue ostera ere, eta Berriz, berriz, lerro hauen azpian. Datorren astean sari gehiago! Tira, gehiago edo...