Pasaiako badia
Espainiako Poliziak Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituen 1984an. Oraindik justizia egin gabe, Espainiako Estatuak ezkutarazi nahi izan duen hilketari buruzko kontakizuna eskaintzen du film honek.
Oinatzak Produkzioak-eko Yuri Agirre, Erik Aznal eta Xabier Otamendiren lana, On Produkzioakeko Iban Toledo kameralariaren, Olaia Sanchez soinu-teknikariaren eta Izeia Urdanpilleta makilatzailearen laguntzagaz.