Aurrekoan bezala, hirukatarron epaimahaiak (sei orduko bideo-konferentzia egin ostean) irabazle izendatu duen filma ikustaldi gehien lortu duena ere bada. Beraz, berriro ere, bigarren ikusienak eroango du beste saria, emateko sari bat daukagunean. Kontuz! Badatoz abentura-filma da hain zuzen atal horren irabazlea, badakizue, aste-akabuko bazkalostean ikusteko pelikula tipikoa...
Eta gure lehiaketa une kritikora heldu da, jaun-andreok: ez dugu lanik jaso hirugarren txandarako. Honenbestez, epaimahaiko kideek atseden hartuko dute astebetez (aurreko aste bietan bezalaxe, izan ere), eta bitartean indarrak berritu eta zuen artelan bikainak filmatu eta guri bidaltzera animatzen zaituztegu (arauak beheraxeago dituzue), datorren asteko egunera bitartean. Krispetak prest dauzkagu, ez daitezela alferrik galdu! Eta orain bai, goza egizue berriro Kontuz! Badatoz izeneko harribitxi horretaz:
https://www.youtube.com/watch?time_continue=5&v=7gvDXBYphAU&feature=emb_logo
Arauak
Honako arauak errespetatu beharko dituzu saria etxera eroan gura baduzu:
- Berbarik badago, euskarazkoak izan behar dute
- Iraupena, gehienez ere 5 minutukoa
- Gaia, gura duzuna
- Komuneko paperak agertu behar du (ez esan agortu zaizula!)
- Galarazita dago “koronabirus” berba erabiltzea
Astero egingo dugu lehiaketa, eta irabazle bi egongo dira. Bata HIRUKAren epaimahaiak erabakiko du (hau da, ez du inongo sinesgarritasunik edukiko), eta bestea astebetean ikustaldi gehien lortzen duena izango da. Eguena izango da astero lanak bidaltzeko azken eguna (martxoaren 26an hasita).
Helbide honetara bidali behar dituzue zuen maisulanak: foto@hiruka.eus
Jasotako bideoak HIRUKAren webgunean ikusbide egongo dira, eta inork Oscar saria irabaztekotan dirua erdibana egingo dugu, axola ez badizue.
Ixo, kamera, ekin!