Jaien diseinu-lehiaketa antolatu dute Itzubaltzetan

Erredakzioa 2020ko eka. 18a, 12:04

Itzubaltzeta/Romo eta Pinuetako festei begira dago jai batzordea. COVID-19aren pandemia dela eta ohiko ospakizunak egin ahal izango ez dituzten arren, urteroko diseinu lehiaketa antolatu dute. Horretan, festei irudia jarriko dieten hiru elementu sarituko dituzte: jai kamisetak alaituko dituen marrazkia, zapietan erreproduzitzeko logoa eta jai-liburuxken azala izango den irudia. Hiru kategoria horietan lehiatzeko epemuga uztailaren 15a izango da eta saria, berriz, 150na euro eta kamiseta eta zapi bana.

Lanak Itzubaltzeta/Romoko Itxaso liburudendan (Aurrezki Kutxa kalea, 24) edo erromokotxapelketak@gmail.com posta helbidera bidal daitezke, jai batzordeak zehaztutako oinarrien arabera, uztailaren 15a baino lehen. Lanak uztailaren 16tik aurrera erakutsiko dituzte auzoko taberna eta komertzioetan ondoren herri bozketa egiteko uztailaren 19an, domekan.

Argibide gehiagorako: https://www.facebook.com/erromokojaiak.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun