COVID-19 pandemiak eragindako egoeragatik zalantzak izan arren, "konpromiso politikoagatik" VII. Itsas Martxa egitea erabaki zuten antolatzaileek, beharrezko segurtasun-neurriak hartuta. Hala, joan den domekan, dispertsioa amaitzea, gaixorik dauden presoak eta zigorraren hiru laurden bete dituztenak askatzea eta iheslariak itzultzea aldarrikatu zuten, uretan zein lehorrean, zubitik abiatuta. Amaieran Fermin Muguruzak eta Bad Sound Systemek jo zuten. Hona hemen irudi onenak batzen dituen bideoa.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!