Koronabirusa Uribe Kostan

Egoeraz gogaituta daudela erakutsi dute gaur Bizkaiko Osakidetzako langileek

Iker Rincon Moreno · Hodei Torres 2020ko aza. 12a, 13:52

ATSE, ELA, SME, LAB, CCOO, UGT, ESK, SAE, UTESE sindikatuek deituta, Bizkaiko Osakidetzako langileak protestak eta greba egiten ari dira gaur. Eguerdiko 11:00etan kontzentrazioak egin dituzte lurraldeko zentro guztietan, hala nola Urdulizko ospitalean. Bertan batu dira 60 osasun-langiletik gora eta, sindikatuek diotenez, jarraipena "bereziki garrantzitsua" izaten ari da lehen mailako arretan. Urdulizen Koldo Villar eta Jesica Gondra ELA eta LAB sindikatuetako delegatuakaz egin dugu berba, hurrenez hurren. Deitoratu dutenez, azken egunotan langileen gabezia nabaria da Osakidetzan, baita babes-neurrietarako baliabideena ere. Argi utzi dute ez dela beharrezkoa dirua, "jendea baizik".

Bizkaiko Osakidetzako langileen greba 2020/11/12

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun