Joan den urtearen amaieran aurtengo azaro-abenduan egitekoa den Euskaraldiaren bigarren edizioa aurkeztu zutenetik, hamaika izan dira Uribe Kostan hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial horren alde atxikimendua eman dutenak. COVID-19aren pandemiak baldintzatuta, ez dira gutxi izan musukoa jantzi, kalera atera eta Euskaraldiaren aldeko argazkiak atera dituztenak; hona hemen adibide batzuk.
2020 aza 19 Uribe Kosta
Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.
Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda. Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz edo beheko botoiari sakatuz.